Sara Carbonero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: tr:Sara Carbonero
No edit summary
5. lerroa:
| izen osoa = Sara Carbonero Arévalo
| ezizena =
| jaiotza data = [[1984]]ko [[azaroarenotsailaren 303]]a {{adina|1984|1102|3003}}
| jaiotza hiria = {{ESP}} [[Corral de Almaguer]]
| jaiotza herrialdea = [[Espainia]]
12. lerroa:
| heriotza herrialdea =
}}
'''JATORRIA'''
 
Sara Carbonero Arévalo Corral de Almaguerren (Toledo, 1984) jaio zen. Sararen familia oso zuhur da, eta ia inoiz ez da komunikabideetan agertzen. Sarak badu ahizpa bat, Irene, bera baino gazteagoa.
 
'''IKASKETAK ETA LANA'''
 
Carbonero Madrileko Complutense Unibertsitatera joan zen kazetaritza ikasteko. Hirugarren kurtsoa egiten zuenean, Marca irratian sartu zen sei hilabeteko praktikak egiteko. Praktikak amaitu eta gero, Irratiak kontratatu zuen, horregatik Carbonerok ikasketak utzi zituen. Marcan lan egiten zuen bitartean, beste programa batzuetan parte hartu zuen; “Balón desastre”, “Supermarca” eta Cadena Ser besteak beste.
 
2007ko maiatzean, La Sextan lan egiten hasi zen. Kate horren bidez ezaguna egin zen: “Eurobasket 2007”, “Minuto y resultado” eta “6º Nivel” kirol saioak aurkeztu zituen.
 
2009ko apirilean, Telecincok fitxatu zuen erredaktore eta kirol aurkezle izateko. Kate honetarako lehen lana Hegoafrikako Munduko Kopan izan zen. Mundiala bukatu ondoren, Telecincok Carbonero eguerdiko emanaldiaren kirol aurkezle izendatu zuen.
2012ko martxoan Mexikoko Televisa katean, Espainiako ligaren berri eman zuen.
 
'''SARIAK'''
 
2012 arte hurrengo sariak lortu ditu:
 
- Urteko kirol kazetaririk sexyena saria. FHM aldizkaria (2009)
 
- Antena de Oro saria, telebista arloan (2010)
 
- Albistegiko aurkezlerik onenaren saridungai. TP de Oro (2011)
 
 
'''BIZITZA PERTSONALA: TXUTXU-MUTXUAK'''
 
'''Musua'''
 
Espainiak Munduko Kopa irabazi zuenean, Casillasek, selekzioaren kapitaina, elkarrizketa batean musu bat eman zion Sarari eta musu honen irudiek munduari bira eman zioten.
Geroztik Iker eta Sararen harremana konfirmatuta dago.
Erromantze honek polemika sortu zuen: ea Sararen kontratua izan zen Casillasen emaztegaia izateagatik edo bere profesionaltasunagatik.
 
'''Ez da lizentziaduna'''
 
Sara Carbonerok ez ditu kazetaritza ikasketak bukatu, beraz, ez da zuzena kazetaritzan lizentziaduna dela esatea. Gai honetaz batetik, Sararen amak, elkarrizketa batean, alabak asignatura bat falta zuela esan zuen; baina beste aldetik, web orri batzuek diote hirugarren kurtsoan utzi zituela ikasketak.
 
'''Urtebetetzea'''
 
Sararen urtebetetzea otsailaren 3a da, baina interneten beste data bat aurki daiteke; azaroaren 30a. Sararen amak Pronto aldizkarian esan zuen otsailaren 3a data zuzena dela. Gainera, Sarak, prentsaurreko batean, konfirmatu egin behar izan zuen bere urtebetetzea hori dela.
'''BERRIAK ETA LOTURAK'''
 
Internet bidez Sara Carbonerori buruz informazio asko aurki daiteke, hemen daude lotura interesgarri batzuk:
 
- http://sara-carbonero.org/
 
- http://saracarboneroblog.blogspot.com.es/
 
- http://www.saracarbonero.net/
 
'''Sara Carbonero Arévalo''' ([[Corral de Almaguer]], [[Toledoko probintzia|Toledo]], [[1984]]ko [[azaroaren 30]]a - ) [[Espainia|espainiar]] [[kazetari]]a eta [[telebista-aurkezle]]a da.
 
[[Kategoria:Kazetariak|Carbonero, Sara]]