:''Adibidea'': Azido palmitikoa + alkohol mirizilikoa ↔ esterifikazioa/hidrolisia ↔ Mirizilo palmitatoa (erle-ezkoa) + ura
* '''Fosfolipidoak''': bi motatako fosfolipidoak[[fosfolipido]]ak bereiz daitezke: glizerofosfolipidoak eta esfingolipidoak[[esfingolipido]]ak. Triglizeridoen antzeko egitura dute, baina kasu honetan glizerolari[[glizerol]]ari bi gantz azido lotzen zaizkio eta horietako bat asegabea izaten da beti. Fosfodiester lotura daramate molekulako zati polarra eta apolarra batzen eta hortik datorkie fosfolipido izena. Biak dute egituraketa funtzioa, zelula mintzaren oinarrizko egituraketa osatzen dutelarik.
* '''Glikoesfingolipidoak''' (glikolipidoak[[glikolipido]]ak): esfingosinaren deribatu bezala har daitezke, izan ere, talde aldakorrean monosakaridoa edo honen deribatua aurkezten dute. Glikolipidoa zerebrozidoa dela esaten da, esfingosina taldea monosakarido batekin lotzen bada; eta bestalde, gangliosidoa dela esaten da talde aldakorrean oligosakaridoa aurkezten badu. Egituraketa funtzioa betetzeaz gain, glikoproteinekin batera zelularen errekonozimendu funtzioa betetzen dute.