Kandinskyren tradizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
{{argumentua}}
 
Miren donostiar neska gaztea da, margotzeko zaletasuna duena. [[Vasili Kandinski|Kandinsky]] margolariaren alargunak idatziriko liburu batean irakurrita, Errusiako antzinako [[tradizio]] baten berri jasotzen du, zeinaren arabera neska gazte batek urtezaharretik urteberrira kalean ikusitako lehen gizonaren izena duen maitalea izango duela baieztatzen den. Tradizio horri jarraitzea erabakitzen du, baina urtezaharrerako aste batzuk falta direla eta, Aitor izena gustuko duela bururatu eta izen horren inguruan maitasun ideala eratzen du. Sexu harremanetan hasiak diren bere lagun taldeko nesken [[iseka]]k isilaratzeko, Manuel izeneko mutil batekin dabilela kontatzen die, gezurra izan arren. Gurasoekin maiz joaten den [[Bastida (Araba)|Bastida]] herrian ezagutu duela kontatzen die, han Manuel izena arruntagoa dela kontuan hartuz. Bere lagunek, bereziki Rosa izeneko batek, egiten dizkioten galdera eta zirikadek bultzatuta neurri batean, Manuelekiko alegiazko amodio-harremana osatzen du bere [[irudimen]]ean, Manuel gazte jakintsu eta arduratsu moduan eratuz.
 
Urtezahar gaua heltzen denean, lagun baten etxera mahatsak jatera joan behar duelako aitzakiarekin, Errusiako tradizioa betetzera irteten da kalera. Bebarrutik ataera bezain laster, mutil batekin topo egin eta berari izena galdetzean, mutilak ez diola esango erantzun eta berak Miren izena duela erantzuten dio, neska ezagutzen ez duen arren. Miren guztiz harrituta geratzen da. Jolas moduan, mutilak bere izena asmatzeko esaten dio eta burura datorkion lehen izena, noski, Aitor da, gustuko duen mutil izena. Mutilak asmatu egin duela adierazi baina neskak ez du sinesten, baina azkenean mutilaren lagunek baieztatu egiten diote izena. Mutilak telefonoa eskatu eta beste batean elkar ikusteko proposamena egiten dio. Handik astebetera deitu eta Errenteriara joaten dira, Aitor hangoa baita. Hurrengo asteetan ere, handik ibiltzen dira, zinemara joaten eta txurroak jaten beti. Mutila zakarra eta aspergarria izan arren, halabeharrak beretzat ekarri duela sinetsita dago Miren.