Charles Perrault: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
[[Paris]]ko familia burges bateko kidea zen. Zientzia akademian parte hartu zuen eta pintura akademian baita. Hainbat poema liburu idatzi zituen, baina ezaguna zen berak idatzitako ipuinei esker: ''[[Erpurutxo]], [[Txano Gorritxo|Txanogorritxu]], [[Loti Ederra]]''...
 
== Bizitza ==
 
Perrault [[1628]]an jaio zen, [[Paris]]en. Zorte handia izan zuen bere bizitzan eta noblezian murgilduta egon zenez, literaturaren munduan sartzea errazago egin zitzaion. Bere bizitzan zehar hainbat liburu argitaratu zituen, baino guztiak oso serioak eta errege eta bere inguruko jendea goraipatzen. Baino berak 69 urte zituela, [[1667]]an “aitzinako ipuin edo istorioak” argitaratu zuen, ezagunagoa da “ama antzararen ipuinak” bezala. Bertan, ahozko tradiziotik hartutako istorioak aurkitu ditzakegu. beraz, Perraultek ez zituen berezko [[ipuin]]ik asmatu, baizik eta, garai horretan kontatzen ziren hainbat ipuin aukeratu eta hauek idatzi egin zituen. Beraz, bere lana, biltze lana izan zen. Ipuin hauek lortu ahal izateko, herri xumera jo zuen eta bertatik jaso zituen. Gero ipuin herrikoi hauek bere lagun bati eskaini zizkion eta horregatik argitaratu zituen. Hala ere, Charles Perraultek ez zuen inoiz pentsatuko historiara pasatuko zela, eta gutxiago ipuin horregatik. Perrault, ipuin hauek idatzi zituenean, ez zuen haurrengan pentsatu, ipuin hauek ez zirelako haurrentzako, gazte eta helduentzako baizik. Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idazten zuen; bertan moralina antzeman dezakegu. Beraz, Perrault bere ipuinen bitartez zerbait erakutsi nahi zigun edo behintzat hainbat ohar eman, eta ikusten dugu bere helburua ez zela jende entretenitzea.