Omagh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
36. lerroa:
 
 
'''Omagh''' ([[irlandera]]z '''An Ómaigh''') [[Ipar Irlanda]]ren mendebaldean dagoen [[Tyroneko konderria|Tyrone konderriko]] hiriburua da eta baita konderri honetako hiririk handiena ere, [[Ipar Irlanda]]n kokatzen da], ([[Erresuma Batua]]). Hiri hau [[Drumragh ibaia]] eta [[Camowen ibaia]]k elkartu eta [[Strule ibaia]] sortzen den lekuan kokatzen da. Hiriak 2122.380182 biztanle ditu eta hirigune osoan 28.000 biztanle baino gehiago bizi dira.
 
== Historia ==
Monastegi frantziskotar bat sortu zuten 792 urtean baina herria bera 1610an fundatu zen. 1641ean ihesi zetozen irlandar matxinoak hartu zituen eta 1689an Derryra bidean zihoazen [[Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa|Jakue II.aren]] gudaloste ingelesak hiriaz jabetu ez zitezen [[Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa|Gilen III.aren]] aldekoek su eman zioten Omaghi.
 
1768an Omagh bihurtu zen Tyroneko konderriko hiriburu [[Dungannon]] ordezkatuz. Sarritan uholdeak izaten zituenez (aipagarrienak 1909, 1929, 1954, 1969, 1987, 1999 eta 2007an) Strule ibaiaren inguruan dikeak eraiki dira.
 
Omagh zoritxarrez famatu egin zen 1998ko abuztuaren 15ean [[Benetako Irlandako Armada Errepublikarra|Benetako IRAk]] auto-bonba bat kale nagusian lehertarazi zuenean. 29 pertsona hil ziren, tartean 14 emakume eta 9 haur.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* '''Ulster American Folk Park:''' Ulsterretik Amerikara emigratu zuen jendearen bizimodua erakusten duen aire libreko museoa da.
* '''The Gortin Glens Forest Park:''' Omaghetik 16 kilometro iparraldera dagoen baso eremua da.
* '''Strule Arts Centre:''' 2007an ireki zuten kultur erabilera anitzeko areto hau.
 
== Kirolak ==
Omagheko kirol jarduera nagusia [[futbol gaeliko]]a da. Bi elkarte daude herrian, Omagh St. Enda's eta Drumragh Sarsfields.
 
== Hiritar ezagunak ==
* [[Sam Neill]] (1947- ), aktorea
* [[Linda Martin]] (1947- ), [[Eurovision Abesti Txapelketa]]ko irabazlea 1992an.
 
 
== Kanpo loturak ==