Radio Kerry: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
FoxBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.5) (robota Erantsia: ga:Radio Kerry
No edit summary
1. lerroa:
'''Radio Kerry''' ([[euskara]]z ''Kerry Irratia'') [[Irlanda]]ko hego-mendebaldeko [[Kerryko konderria|Kerry konderriko]] [[irrati]] kate bat da. Orokorrean konderri honetako albisteak, kirolak (bates ere [[futbol gaeliko]] eta [[hurling]] partiduak) eta tokian-tokiko gertakariei buruz berri ematen du, irlandar musika herrikoiari buruzko irratsaioak ere eskeintzen dituelarik. [[1989]]an sortu eta [[1990]]ean emititzen hasi zen. Bere egoitza nagusia [[Tralee]] hirian du, halere [[Killarney]] eta [[Cahersiveen]] udalerrietan ere banatutako estudioak baditu.
 
Nagusiki eta orokorrean [[ingeles]]ez hutsean aireratu ohi da, halere [[irlandera]]z aireratzen diren irratsaio bat edo beste ere badu (''Caint Chiarraí'' irratsaioa kasu).
 
Irrati honen iragarkietako lelo nagusia ''Kerry, The Kingdom'' ("Kerry, Erresuma") izan ohi da, antzinako Kerry Erresuma gaeldarra oroituaraziz, bertakoek konderri honi maiz ingelesez ''The Kingdom'' ezizenaz ere deitu ohi diotelarik.
 
Kerry konderrian 6.2 MHz - 97.6 MHz frekuentzien artean emititu ohi du.