Portadown: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
35. lerroa:
|}}
 
'''Portadown''' ([[eskoziera]]z ''Portadoun''; [[irlandera]]z ''Port an Dúnáin'', [[euskara]]zko itzulpena ''Gotorlekuaren Portua'' litzateke) [[Ipar Irlanda]]ko [[Armagheko konderria]]n dagoen merkatal udalerria da, bertan asteroko azoka ospatzen delarik. Bere biztanlegoa 30.000 pertsona inguruan dago, hauetatik bi heren unionistak eta heren bat nazionalista delarik. Konderriaren iparraldean kokatua dago, [[Bann ibaia]]n eta [[Craigavon Boroughko kontseilua]]ren zati da. [[Belfast]]etik 37 kilometro hego-mendebaldera dago kokaturik.
 
== Etimologia ==
[[Irlandera]]zko ''Port an Dúnáin'' izenak "Gotorleku txikiaren kaia" esan nahi du.
 
== Historia ==
XIII mendetik aurrera O'Neill klanetik banaturiko Mac Cana familiak agindu zuen bertan. 1594 eta 1603 artean ingelesen aurka gogor borrokatu ziren beren gotorlekutik baina galdu egin zuten eta ingeles zaldunak jabetu ziren lur hauetaz. 1610an William Powelli eman zitzaizkion inguruko lurrak. Hurrengo urtean Richard Rolleston erreberendoari saldu zizkion eta honek bitan banatu eta Richard Cope eta Michael Obinsi eman zion zati bana. Obinsek dorretxe bat eraiki zuen eta hogei kolono ezarri zituen inguruan alokairuan. 1631ean Obinsek merkatua egiteko eskubidea lortu zuen, bai eta Bann ibaia zeharkatzeko zubia altxatzearena ere.
 
1641ean O'Neill eta Mac Canaren irlandar matxinoak Obinsen gazteluaz jabetu ziren eta 100-300 kolono ingeles exekutatu zituzten. "Portadowneko sarraskia" izenaz ezagutzen den gertaera honek [[Oliver Cromwell]]en gudalosteek mendeku ekintzak justifikatzeko erabili zuten.
 
Anthony Obinsek 1741ean bultzatuta Newry ubidea ireki zen Newry eta Portadownen artean eta honek industrializazioa ekarri zuen herrira. 1762an [[liho]] merkatua ireki zen eta hau bihurtu zen jarduera ekonomiko garrantzitsuena.
 
Bitxikeria bezala aipatu behar da [[Bigarren Mundu Gerra]] garaian [[alemania]]r soldaduentzako presondegia izan zela Portadownen. Presodegiko zaintzaileak [[gales]]tarrak izan ziren.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* San Markos eliza protestantea (1826)
* San Joan Bataiatzailea eliza katolikoa (1783)
 
== Kanpo loturak ==
41 ⟶ 57 lerroa:
 
{{Irlandako hiri aurkibidea}}
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Armagh konderriko udalerriak]]