Ireki menu nagusia

Aldaketak

3.386 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
'''Henri Matisse''' (Le Cateau-Cambrésis, [[Nord-Pas-de-Calais]], [[1869]]ko [[abenduaren 31]] - [[Niza]], [[1954]]ko [[azaroaren 3]]a) [[frantzia]]r margolari, inprimatzaile eta delineatzailea izan zen.
 
[[XX. mende]]ko artisten artean, aztarna sakonena utzi eta eragin guztiz ere emankorra izan duten hiruzpalauetako bat da, bai bizirik zela, eta bai hil ondoren. [[1905]] inguruan hasi zen ospetsu izaten, [[fauvismo]]aren aitzindari gisa, baina, berritzailea izan baitzen ororen gainetik, ezin da Matisse joera, higikunde edo dotrina baten baitara mugatu, bai bilakaera sakonean ari izan zelako beti, bai era askotako teknikak erabili zituelako: pintura, eskultura, grabatua, tapizgintza, antzerkirako dekoratuak, beira leihoak, paper ebakiak .... Artean tirabira, bilaketa sutsua eta kezka nagusi ziren garaian, Matisseren obra, aldiz, eder-ederra zen eta soseguz betea, formaren aldetik betegina eta dotorea bezain zehatza.
== Biografia ==
Henri Matisse [[1869]]an jaio zen [[Le Cateau-Cambrésis]]en [[Frantzia]]n. [[1887]]an zuzenbide ikasketak hasi zituen [[Paris]]en. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. [[1891]]an Parisera bueltatu zen ''Académie Julianen'' ikasteko [[William-Adolphe Bouguereau]] eta [[Gustave Moreau]] irakasleen ikasle izan zelarik.
 
[[Japonia]]ko artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, [[Paul Cézanne]], [[Gauguin]], [[Van Gogh]] eta [[Paul Signac]]. Matissen garai honetako margoek Signac-enSignacen [[puntilismo]]aren estiloari jarraiki egin zituen. [[1901]]ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren [[1905]]ean [[Kosta Urdina|Frantziako Rivierara]] joan zen [[André Derain]]ekin batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea kontrolatuak dira nagusi, expresaeraespresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
 
Matisseren margolanik bikaienak [[1906]] eta [[1917]] urteen artean egin ziren, nahiz eta [[fauvismo]]a beherakadan zegoen. Garai honetan [[Picasso]]ren lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
 
Matisse1917an Cimiezeko[[Niza]] ondoko Cimiez herrian kokatu zen, eta han bizi izan zen bere heriotzerarte. Hala ere, [[19411930]]ean [[minbiziTahiti]]an diagnostikatuhartu etazuen ebakuntzabizilekua batenbolada ondorenbaterako. gurpildun[[1933]]an aulkibukatu bateanzuen geratu[[Filadelfia]]n zen.bere Halakoadro ere,ospetsuenetako zorigaitzbat: hark''Dantza''. Teknikaren aldetik, ez zuenzen margoztetikpinturara alboratu.mugatu: Zeuzkaneskultura laguntzaileeieta eskergrabatua margoztengero jarraitueta ahalgehiago izanlandu zuenzituen. GaraiOrobat honetakoakhasi dirazen ''gouacheskolorezko découpés''paper izenezhandiak ezagutzenmozten direneta kolageakitsasten.
 
[[1948]]tik [[1951]]ra [[Vence]]ko Errosarioaren kapera izan zen bere lan nagusia. Oso lan gogokoa izan zuen hura, eta zeregin hari zegozkion alderdi guztiak hartu zituen bere gain: arkitektura, apaindura eta altzari guztiak, meza jantzietarako ereduak. Baina, gauza bitxia, horiek guztiak egiteko, teknika asko erabili zuen, pintura izan ezik: beira leihoak eta meza jantziak dira koloretako elementu bakarrak. Matisseren maisulan horrek arteari buruz zuen kezka nagusia bildu zuen: oreka eta sosegua.
 
[[1941]]ean [[minbizi]]a diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira ''gouaches découpés'' izenez ezagutzen diren kolageak. Nizan hil zen 1954an.
 
Matissek [[1910]]ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi [[dolar]]retan saldu daitezke. [[2002]]an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.
 
== Estiloa eta margogaiak ==
Matisseren obrak batasun handia izan zuen. Haren artean ezin dira margoa eta marrazkia berezi, marrazkilari handia baitzen margolari bikaina bezainbat. Artista gutxi izan ziren Matissek bezain iaioak bere lanbidean. Iaiotasun horren beraren eraginez, mesfidantza handia zuen bere buruarekiko, eta haren lanak ziurtasunaren sentipena adierazten badu ere, Matisse galdeketan eta bilaketan ari izan zen etengabe, zirriborro eta saio ugari egin zuen, eta teknikarik zailenak erabili zituen. Izadi hilak eta paisajeak margotu bazituen ere, giza irudia landu zuen gehienbat, baina ez beti hain zuzen erretratua, nahiz egin zuen erretraturik, giza irudi berezko ezaugarri berezirik gabeak baizik.
 
Matissek berebiziko eragina izan du artean. 1905etik aurrera herrialde askotako pintoreak izan zituen miresle, haren erakusketak gero eta gehiago maiztu baitziren [[Europa]]n eta [[Estatu Batu]]etan, orobat haren lanen argazkiak eta haiei buruzko argitarapenak. [[1908]]an Matissek ''La Grande Revue'' aldizkarian argitaratu zuen "Pintore baten oharrak", arrakasta eta zabalkunde handia izan zuen. [[1914]]rako abangoardiako maisutzat aitortu zuten aho batez mundu osoan. [[Picasso]], [[Fernand Léger|Léger]], [[Juan Gris]], [[Robert Delaunay|Delaunay]], [[Ernst Ludwig Kirchner|Kirchner]], [[Kandinsky]], [[Mondrian]] zordun izan zitzaizkion zein bere karreraren uneren batean edo bestean.
 
== Lan garrantzitsuak ==
* [[Frantziako margolarien zerrenda]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/10/12}}
 
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat|Henri_Matisse}}
* {{en}} {{fr}} [http://www.musee-matisse-nice.org/ Nizako Matisse museoa]
* {{fr}} [http://museematisse.cg59.fr/ Le Cateau-Cambrésis Matisse museoa]
* {{en}} [http://wikilivres.ca/wiki/Henri_Matisse Matisseren margolanak] Herri eskupekoak Kanadan
 
{{DEFAULTSORT:Matisse, Henri}}
[[Kategoria:Arte modernoa|M]]
[[Kategoria:FrantziakoArte margolariak|Mmodernoa]]
[[Kategoria:1869koFrantziako jaiotzak|Mmargolariak]]
[[Kategoria:1954ko1869ko heriotzak|Mjaiotzak]]
[[Kategoria:Arte1954ko modernoa|Mheriotzak]]
 
{{NA lotura|ca}}
28.741

edits