Théodore Rousseau: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Théodore Rousseau
17 ⟶ 16 lerroa:
 
== Biografia ==
Parisen jaio zen, familia [[burges]] batean. [[Merkataritza]]n prestakuntza jaso zuen arren, laster margolaritzarako gaitasuna zuela erakutsi zuen. HasieranAitak, aitakhasieran, joera hori deitoratu zuen, baina, gero, Théodorek negozioak alde batera uztea onartu eta bizi guztian babestu zuen (aita semea baino gehiago bizi izan zen). [[1830eko hamarkada]]ko gainerako margolari [[erromantiko]] guztiek bezala, oztopo handiak izan zituen bere obrak [[Parisko Aretoa]]n onartuak izan zitezen. Izan ere, itzal handia zuten heziketa klasikoko artistak erabat aurka zituzten<ref name=brit>David Croal Thomson: [http://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclop%C3%A6dia_Britannica/Rousseau,_Pierre_%C3%89tienne_Th%C3%A9odore Rousseau, Pierre Étienne Théodore] 1911 Encyclopædia Britannica</ref>.
 
[[1831]] eta [[1834]]an margolanen bat erakutsi zuen Aretoan, baina [[1836]]an, artista klasikoen botoengatik, ''La Déscente des vaches'' lan handia baztertua izan zen. Geroztik, [[1848ko iraultzak|1848ko iraultza]] arte, beti errefusatua izan zen. Erbestealdi artistiko horretan bere lanik hoberenetako batzuk sortu zituen. [[1851]]ko Parisko Aretoan ''Lisière de forêt'' (''Baso bazterra'') erakutsi zuen<ref name=brit></ref>.
 
[[1848]] arte noizbehinka baino ez zen [[Barbizon]]en bizi izan. Urte horretan, ordea, Fontainebleauko basoaren ondoko herri horretara aldatu zen, eta han igaro zituen hil arteko egun gehienak. Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean aurreko 20 urteetan errefusatuak izan ziren Rousseauren margolanak aurkeztu ziren. Hala ere, ez zuen inoiz arrakasta handia izan Frantzian, eta, [[1861]]an bere obren enkante batek porrot egin ostean, [[Amsterdam]], [[Londres]] edo [[New York]]era alde egitekotan egon zen<ref name=brit></ref>.
 
Baina, orduan, zoritxarrak gaineratu zitzaizkion: emaztearen buruko eritasun larria, bezero urritasuna, lagun baten buru-hiltzea Barbizongo etxean...[[1863]]an [[Alpeak|Alpeetara]], [[Mont Blanc]] mendiaren zirriborroak egitera, egon zelarik, [[Birika|biriketako]] gaitz bat erantsi zitzaion. Handik aurrera osasuna ahulduz joan zitzaion. [[1867]]ko [[abenduaren 22]]an hil zen, Barbizonen, [[Jean-François Millet]] lagun mina ondoan zuela<ref name=brit></ref>.
 
== Iruditegia ==
{{Galeriako mezua}}
<gallery>
Irudi:Théodore rousseau - L'allée des châtaigniers.jpg|''L'allée des châtaigniers'', [[1837]]-[[1840]], 79 × 144 cm, [[Louvre museoa]] ([[Paris]])
Irudi:Théodore Rousseau - A Swamp in the Landes - Walters 37991.jpg|''Un marais dans les Landes'', [[1844]] ondoan, 41,7 x 56,7 cm, Walters Art Museum ([[Baltimore]])
Irudi:Théodore Rousseau 005.jpg|''Marché en Normandie'', [[1845]]-[[1848]], 29,5 x 38 cm, [[Hermitage museoa]] ([[San Petersburgo]])
Irudi:Théodore Rousseau - Vue de la plaine de Montmartre.jpg|''Vue de la plaine de Montmartre'', 1848 aldean, 59.5 × 72 cm, Thyssen-Bornemisza museoa ([[Madrid]])
Irudi:Théodore Rousseau - La cabane du charbon de bois dans la forêt de Fontainebleau.jpg|''La cabane du charbon de bois dans la forêt de Fontainebleau'', [[1855]] aldean, 34.2 × 42.1 cm, Thyssen-Bornemisza museoa ([[Madrid]])
</gallery>
 
== Erreferentziak ==