Popol Vuh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
Francisco Ximénez, liburua aurkitu zuen fraidea informazio hau eman zuen: lehenengo bertsioa kiche hizkuntzaz idatzi zen horretarako [[alfabeto latindar]] erabiliz; haren ustez [[XVI. mende]]aren erdian idatziko zen. Data hori emateko liburuak berak ematen dituen informazioak erabili zituen: [[Juan de Rojas]] eta [[Juan Cortés]] dira aipatzen diren azken errege kiche.
 
Geroztik liburua ezkutatuta gorde zuten 1701. urte arte zeinean Santo Tomás Chuwila (gaur egungo [[Guatemala]]ko [[Chichicastenango]]) herriko komunitateak bilduma berari erakutsi zion. Ximénezek jasotako testua ezagutzen den ''Popol Vuh'' liburuaren bertsio zaharrena jasotzen zuen. Fraideak aurkikuntzaren garrantziaz jabetu zenean testuaren itzulpena egitea deliberatu zuen. Gaztelaniaz bi itzulpen egin zituen, lehenengoa oso formala eta ulertzeko zaila; ondoren bigarren bat literarioago idatzi zuen eta bere ''Historia de la Provincia de Santo Vicente de Chiapa y Guatemala'' liburuan jaso zuen (1722). Ximénezen lanak gordeta gelditu ziren 1857. urtera arte; urte horretan [[Charles Scherzer]] ikertzaile austriarrak aurkitu zituen eta ''Las Historias del origen de los indios de esta provincia de Guatemala'' izenburupean argitaratu zituen. Ondoren [[Charles Étienne Brasseur de Bourbourg]] apaizak jatorrizko testua lapurtu eta Europara ekarri zuen. 1861an frantsesez argitatu zuen, ''Popol Vuh, Le livre Sacré et les mythes de l'antiquité Américaine izenburuaz.'' Geroztik ''Popol Vuh'' bezala ezaguna da. Ondoren, liburua eskuz esku ibili zen berriro Ameriketara joan arte. Gaur egun [[Ameriketako Estatu Batuak|[Ameriketako Estatu Batuetan]] dago, [[Chicago]]ko [[Newberry Liburutegi]]an. [[Ohiko Unibertsitate]]ak, bestetik, faksimila Interneten jarri du. <ref>http://library.osu.edu/projects/popolwuj/folios_esp/PWfolio_i_v_es.php</ref>
 
== Izenburua ==