Popol Vuh: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
Joxerra (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Empiezan las historias(titlepage).jpg|thumb|Popol Vuh liburuaren lehenengo orrialdea, Chicagoko Newberry Liburutegian jasota.]]
'''Popol Vuh''' edo ''Pop Wuj'' [[maia-kitxe]] (K´iche) hizkuntzan eta alfabeto latinoan idatzitako liburua da. Munduaren eta gizakiaren sorrerari buruzko antzinateko maien mitoak eta usteak jasotzen ditu, Guatemalar jatorrizko herriei buruzko berriez gainera, (emigrazioak, gerrak eta espainiarrek konkistatu aurreko tradizioak). 1540 inguruan idatzi bide zuen gizarte-maila altuko maia-kitxe batek. Galduta egon zen liburua urte askoan, baina [[XVIII. mende]]an aurkitu zuen [[Francisco Ximénez]] [[domingotar]] espainiarrak. Aztertu ondoren, espainierara itzuli zuen liburua. Liburu honek historikoki eta espiritualki balio handia du.
 
== Liburuaren historia ==
8. lerroa:
Geroztik liburua ezkutatuta gorde zuten 1701. urte arte zeinean Santo Tomás Chuwila (gaur egungo [[Guatemala]]ko [[Chichicastenango]]) herriko komunitateak bilduma berari erakutsi zion. Ximénezek jasotako testua ezagutzen den ''Popol Vuh'' liburuaren bertsio zaharrena jasotzen zuen. Fraideak aurkikuntzaren garrantziaz jabetu zenean testuaren itzulpena egitea deliberatu zuen. Gaztelaniaz bi itzulpen egin zituen, lehenengoa oso formala eta ulertzeko zaila; ondoren bigarren bat literarioago idatzi zuen eta bere ''Historia de la Provincia de Santo Vicente de Chiapa y Guatemala'' liburuan jaso zuen (1722). Ximénezen lanak gordeta gelditu ziren 1857. urtera arte; urte horretan [[Charles Scherzer]] ikertzaile austriarrak aurkitu zituen eta ''Las Historias del origen de los indios de esta provincia de Guatemala'' izenburupean argitaratu zituen. Ondoren [[Charles Étienne Brasseur de Bourbourg]] apaizak jatorrizko testua lapurtu eta Europara ekarri zuen. 1861an frantsesez argitatu zuen, ''Popol Vuh, Le livre Sacré et les mythes de l'antiquité Américaine izenburuaz.'' Geroztik ''Popol Vuh'' bezala ezaguna da. Ondoren, liburua eskuz esku ibili zen berriro Ameriketara joan arte. Gaur egun [[Ameriketako Estatu Batuak|[Ameriketako Estatu Batuetan]] dago, [[Chicago]]ko [[Newberry Liburutegi]]an. [[Ohiko Unibertsitate]]ak, bestetik, faksimila Interneten jarri du. <ref>http://library.osu.edu/projects/popolwuj/folios_esp/PWfolio_i_v_es.php</ref>
 
== Izenburua ==
Ikusi dugunez, liburuaren jatorrizko izena ez zen ''Popol Vuh''; denominazio hori Brasseur de Bourbourg apaizak egindako edizioaren ondorioz zabaldu zen. Dena dela, liburuaren edukia oso ondo jasotzen du: Popol hitzak kitxe hizkuntzaz "komunitatea" edo "etxe amankomuna" esan nahi du; Vuh hitzak, aldiz, "liburua" esan nahi du. Beraz, ''Popol Vuh'' Komunitatearen Liburua izango litzateke. Liburu honek beste denominazioa ezagutu du, gaur egun asko zabaltzen ari dena: ''Pop Wuj'' edo ''Denboraren Liburua'', ''Gertaeren Liburua''.<ref>''Pop Wuj''. Adrián I. Chávez-en bertsioa. Egile honen ustez ''Popol Vuh'' izena gaizki dago, ez da egokia, interpretazio oker bat baizik.</ref>
== ''Popol Vuh'' liburuaren edukia ==
Newberry Liburutegian dagoen testuak ez ditu atalak bereizten baina, orokorrean, 1861an Brasseur de Bourbourg moldatutakoa erabiltzen da. Horren arabera hauek dira liburuaren atal nagusiak:
16 ⟶ 19 lerroa:
* Egunsentiaren itxoitea eta Jaqawitz-en egotea
* Migrazioen narrazioak
 
== Bibliografia ==
* ''Pop Wuj''. [[Adrián Inés Chávez]]-en bertsioa. Kitxez eta gaztelaniaz. Mexiko Hiria: CEIESAS-INAH-Diego Rivera Fundazioa, 2008.
 
== Kanpo loturak ==