Frantzisko Xabier Munibe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Furciadecelo wikilariaren aldaketak ezabatuz, AnderTecht wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
7. lerroa:
Azkoitiko [[jesuita|jesuitekin]] egin zituen lehen ikasketak. Etxe leinargiko semea izaki, 1742tik aurrera [[Okzitania]]ko [[Tolosa (Okzitania)|Tolosan]] zientzia ikasketak egin zituen, betiere [[Frantzia]]ko [[entziklopedia]]zaleen haritik, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza ona lortuz. 1747an aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen.
 
Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insaustitarrena eta Munibetarrena, besteak beste. Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtea arte. Peñaflorida kondea oso ezaguna izan zen, eta kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate izan zen, esaterako, 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean. [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Ahaldun Nagusi]] izan zen 1746, 1750, 1754, 1758 eta 17621761. urteetan, eta 1758an diputatu Madrilgo [[Gorteak|gorteetan]].
 
Solasaldiak antolatzen zituen bere etxean, eta bertara biltzen ziren probintziako [[aitonen seme]]ak eta jakituria handiko gizonak, hasieran gizarteko gaiez hitz egitera, eta geroago baita ere zientzia gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz. [[Azkoitiko zalduntxoak]] izena jarri zitzaien. Igandeetan musika eta antzerki lanak egiten zituzten.