«Aldizkari»: berrikuspenen arteko aldeak

2 bytes added ,  Duela 7 urte
t
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen zituen aldizkaririk ere sortu zen garai hartan. Hain zuzen, 1948an gaztelaniaz eta euskaraz hasi zen plazaratzen ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'' ezaguna eta, urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua izan zen ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]]'' sortu zen erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean jarraitu zuena. ''Egan'' aldizkaria hasiera batean Real Sociedad Bascongada de Amigos del País erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen zen. 1948an poesia eta literatura testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen eta [[1953]]tik aurrera euskara hutsean kaleratzen zen aldizkaria, [[Koldo Mitxelena]]ren lan isilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak, etab., azaltzen ziren.
 
1949an [[Jokin Zaitegi]] ''Euzko Gogoa'', kultura-argitalpen garrantzitsuenetakoa –agian garrantzitsuena–, hasi zen argitaratzen Guatemalan. Bederatzi urtez euskara hutsezko bihilabetekari horrek eragin handia izan zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan oro har eta euskal kazetaritzan bereziki. Zaitegirekin batera, [[AdimaAndima IbinagabeitiaIbiñagabeitia]]k eta geroxeago Orixek ''"euskararik gabe ez dago Euskal Herririk"'' lemapean jardun zuten. Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen, eta helburu horren inguruan euskal kulturako eta politikako lagun asko aritu zen: [[Sebero Altube]], [[Telesforo Monzon]], Jose Migel Barandiaran, Jon Mirande, [[Txillardegi]], Villasante, Krutwig, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakaria… Guatemalatik [[Miarritze]]ra aldatu zuen ''Euzko Gogoa''k bere egoitza, bigarren aro bati ([[1956]]-[[1959]]) ekinez. Garai hori izan zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz, historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako joera zen nagusi.
 
Hurrengo hamarraldian, 50ekoan alegia, euskal kazetaritzak indar berriak erakutsi zituen. Gorago aipatutako ''Egan'' eta ''Euzko Gogoa'' aldizkariez gainera, zenbait arlotako argitalpenak kaleratu ziren. Erlijio-munduari dagokionez, frantziskotarren ''Anaitasuna'' aldizkariarekin batera, karmeldarrak ''[[Karmel]]'' hasi ziren argitaratzen, mugaz bestaldeko [[Beloke]]n ''Othoizlari'' agertu zen, kaputxinoek ''[[Zeruko Argia]]'' plazaratzeari berrekin zioten, ''Egiz'', ''Egi billa'', ''Elkartasuna'', ''Arnas'', ''Laiaketan''… kalean ziren, eta, nola ez, 1956an hasi eta egun ere argitaratzen den ''Yakin'' –''[[Jakin]]'' orain– aldizkari ezaguna ere aipatu behar da.
31.138

edits