Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Koldo Mitxelena]]ren esanetan, Euskal Herriko kulturari buruzko azterlanak era guztietako fantasien eta zoramen guztien babesleku ziren, lehenago [[zelta]] kulturari buruzko azterlanak izan ziren bezala; RIEVek lortu zuen —ez lanik gabe— hori atzean utzi eta zientziaren arlora ekartzea.<ref>Juan Aguirre Sorondo: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/126377?q=RIEV&partialfields=fondo:au%25F1amendi&numreg=1&start=0 «Revista Internacional de Estudios Vascos»], Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref>
 
== Historia ==
[[1907]]an sortu zen eta [[1936]]. urtea arte iraun zuen. Hasierako urteetan [[Georges Lakonbe]]k lagundu zion Urquijori eta [[1922]]an [[Eusko Ikaskuntza]] ren aldizkari bihurtu zen, Urquijo bera zuzendari zela. Lehen zenbakiak [[Baiona]] atera ziren, eta gero Gipuzkoako Aldundiko irarkolan, bi hilabetez behin. Lanak [[euskara]]z, [[gaztelania]]z, [[frantses]]ez edo [[aleman]]ez idatziak izaten dira, idazlea nor den. Urquijok garrantzi handia eman zion atzerriko euskalarien lanei.
 
Parte hartzaile izan ziren, besteak beste, Meillet, Saroïhandy, [[Julien Vinson|Vinson]], [[Georges Hérelle|Hérelle]], [[Jean Jaurgain|Jaurgain]], [[Jean Baptiste Daranatz|Daranatz]], Dubarat, [[Hugo Schuchardt|Schuchardt]], [[Theodor Linschmann|Linschmann]], Winkler, Uhlenbeck, Meyer-Lübke, Dogson eta Farinelli eta beste asko, euskaldun eta atzerritar. Euskal idazle zaharren obrak ere argitaratu ziren, zatika eta zenbaitetan faksimilez. Era horretan argitaratu ziren, esaterako, Etxepareren lanak, Oihenarterenak, Tartasenak, Etxeberri Sarakoarenak, Axularrenak, etab.
 
Gerrak eten zuen RIEVen argitalpena. 1981ean, Eusko Ikaskuntzaren babespean, berriz ere ekin zitzaion RIEV aldizkaria argitaratzeari, Julio Caro Baroja zuzendari zela, eta Juan Garmendia Larrañaga kudeatzaile.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/10/05}}
{{Erreferentzia zerrenda}}