Karon (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
{{Satelite
{{ elhuyarlanean }}
|argazki =Charon.png
|aurkitzaile = James W. Christy
|data = 1978ko ekainaren 22an
|orbitaerradio = 6,3872304 ± 0,0000011 egun
|eszen = 0,00000 ± 0,00007
|orbitaperiodo = 2,736915 egun
|inklinazio = 0° Plutonen
ekuatorearekiko
|planeta = 9
|diametro = 1.118
|masa = (1,52 ± 0,06) {{e|21}}
|dentsitate = 1,65 ± 0,06 {{e|3}}
|grabitate = 0,278
|errotazioperiodo = 6,3872304 egun (sinkronoa)
|albedo = 0,36-0,39
|tenperatura = ~40
}}
 
'''Karonte''', edo '''Karon''', [[Pluton(planeta nanoa)|Pluton]] planeta nanoaren satelite natural nagusia da; halaber, Kuiperren gerrikoko objektu nagusietako bat da.
 
== Aurkikuntza ==
 
[[Fitxategi:Orbit2.gif|thumb|250px|Pluton eta Karon puntu komun baten inguruan biraka ari dira]]
James W. Christy astronomoak aurkitu zuen Karonte, 1978ko ekainaren 22an, [[Flagstaff]]-eko behatokiko teleskopioak hartutako irudiak aztertzean. Christy ohartu zen Plutonen irudiek forma pixka bat luzanga zutela, eta argazki berean agertzen ziren izarrek ez zutela holako formarik. Argazki gehiago aztertuta, ikusi zuen irudi askotan ez zela luzakin hori agertzen, baina batzuetan bai. Ohartu zen satelite bat izan zitekeela kontuan hartzen bazen objektuaren orbita-periodoa, eta planeta-satelite sistema bat zela ondorioztatu zuen.
 
Pluton eta Karonte objektu bereizi gisa hartu zituen [[Hubble espazio teleskopioa|Hubble]] teleskopioak 1990eko hamarkadan. Geroago, optikaren azken aurrerapenei esker, Lurreko teleskopioetatik ere behatu ahal izan dira disko bereizi gisa.
 
== Izendapena ==
 
Hasieran, '''S/1978 P 1''' izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1978an lehen aldiz ikusitako Plutonen lehenengo satelitea zela. Chrystik ''Karon'' izena hautatu zuen (''Charon'', ingelesez), baina behin betiko izena geroago ofizialdu zuen [[Nazioarteko Astronomia Batasuna]]k, 1985ean, eta 1986ko urtarrilaren 3an jakinarazi zen.
 
Karonte izena mitologia grekoko [[Karonte]] pertsonaian du jatorria; Karonte zen hildakoen arimak [[Hades]]en erresumara eramaten zituena (Hadesi, Erromako mitologian, [[Pluton(planeta nanoa)|Pluton]] dagokio).
 
== Ezaugarri fisikoak ==
 
Karonte, tamainaz, Plutonen erdia baino handixeagoa da. Pluton ez bezala, nitrogenozko eta metanozko izotzez estalia baitago, Karonteren gainazala ur-izotzez estalita dago, antza denez.
 
Gorputz izoztua da, eta, proportzioan, Plutonek baino arroka gutxiago ditu. Karonteren barne-egiturari buruzko bi teoria daude, kontrajarriak: batzuen ustez, Pluton bezalakoa da, arrokazko nukleo batez eta izotzezko mantu batez osatua. Beste zientzialari batzuek, berriz, uste dute Karontek konposizio uniformea duela. Badirudi, aurkitu diren froga batzuen arabera, lehenengo hipotesia betetzen dela.
 
== Orbita ==
Batez beste, Plutonetik 19.570 km-ra dago, hau da, Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia baino 20 aldiz gutxiago. Bi astroak elkarri lotuta daude grabitazioari dagokionez, hau da, elkarri beti aurpegi bera erakusten diote.
 
Sorrerari buruzko hipotesi batek dio bi gorputzek elkarren kontra talka egingo zuketela elkarrekiko orbitan hasi aurretik.
 
Karonte ez da Plutonen inguruan biraka ari, ohiko sateliteak bezala; aitzitik, bai Pluton, bai Karonte, biek osatutako sistemaren masa-zentroaren inguruan ari dira biraka. Hori dela eta, Pluton eta Karonte planeta eta satelitetzat hartu beharrean, bien multzoa planeta nano bikoiztzat hartu behar dela uste dute astronomo askok. 2006an, Nazioarteko Astronomia Batasunak planeta nano gisa birdefinitu zuen Pluton, baina ez zuen planeta bikoitzaren definiziorik eman, eta Karonte ez dago IAUk onartutako planeta nanoen zerrendan.
 
== Kanpo-loturak ==
* [http://www.solarviews.com/span/pluto.htm Plutón y Caronte, Solar Views]
 
[[Category:Eguzki-sistemako sateliteak]]
 
[[af:Charon (maan)]]
[[ar:شارون (قمر)]]
[[be:Харон, спадарожнік Плутона]]
[[be-x-old:Харон (спадарожнік)]]
[[bg:Харон (планета-джудже)]]
[[bn:ক্যারন (উপগ্রহ)]]
[[br:C'haron (loarenn)]]
[[ca:Caront (satèl·lit)]]
[[co:Caronte (astrunumia)]]
[[cs:Charon (měsíc)]]
[[cy:Charon (lloeren)]]
[[da:Charon (måne)]]
[[de:Charon (Mond)]]
[[el:Χάρων (δορυφόρος)]]
[[en:Charon (moon)]]
[[eo:Karono (luno)]]
[[et:Charon (kaaslane)]]
[[fa:کارون (ماه)]]
[[fi:Kharon]]
[[fr:Charon (lune)]]
[[ga:Carón]]
[[gl:Caronte (lúa)]]
[[gv:Charon (fo-phlannad)]]
[[he:כארון (ירח)]]
[[hi:शैरन (उपग्रह)]]
[[hr:Haron (mjesec)]]
[[hu:Charon (hold)]]
[[hy:Քարոն (արբանյակ)]]
[[id:Charon (satelit)]]
[[it:Caronte (astronomia)]]
[[ja:カロン (衛星)]]
[[jv:Charon (satelit)]]
[[ka:ქარონი]]
[[ko:카론 (위성)]]
[[kw:Charon]]
[[la:Charon (satelles)]]
[[lt:Charonas (palydovas)]]
[[lv:Hārons]]
[[mk:Харон]]
[[mr:चारोन]]
[[nds:Charon (Maand)]]
[[nl:Charon (maan)]]
[[nn:Plutomånen Charon]]
[[no:Charon (måne)]]
[[pam:Charon]]
[[pl:Charon (księżyc)]]
[[pt:Caronte (satélite)]]
[[ro:Charon (satelit)]]
[[ru:Харон (спутник)]]
[[scn:Caronti (astronumìa)]]
[[simple:Charon (moon)]]
[[sk:Cháron (mesiac)]]
[[sl:Haron (luna)]]
[[sr:Харон]]
[[sv:Charon (måne)]]
[[th:คารอน (ดาวบริวาร)]]
[[tr:Charon (uydu)]]
[[uk:Харон (супутник)]]
[[vi:Charon (vệ tinh)]]
[[war:Charon (bulan)]]
[[zh:冥卫一]]
[[zh-min-nan:Charon (oē-chheⁿ)]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}