Joniako Uharteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ionian-Islands.jpg|thumb|300px|Joniako uharteen kokapena, ingelesez]]
{{ elhuyarlanean }}
'''Joniako uharteak''' (grekoz: Ιόνια νησιά, "Iónia nisiá"; italieraz: Isole Ionie), [[Grezia]]ko uharte-multzo bat da. [[Itsaso Jonikoa]]n dago, Grezia kontinental eta penintsularreko ipar-mendebaldeko itsasertzaren aurrean. Tradizionalki, '''Zazpi uharteak''' izena dute, nahiz eta multzoa beste uharte txiki askok ere osatu. Hauek dira uharte nagusiak, iparraldetik hegoaldera:
- [[Korfu]] (Κέρκυρα, Kérkira)
 
- [[Paxos]] (Παξοί)
 
- [[Leukada]] (Λευκάδα, Lefkada)
 
- [[Itaka]] (Ιθάκη, Ithaki)
 
- [[Zefalonia]] (Κεφαλλονιά, Kefallonià)
 
- [[Zante]] edo [[Zazinto]] (Ζάκυνθος, Zàkinthos)
 
- [[Zitera]] (Κύθηρα, Kíthira)
 
Lehenengo seiak Greziako mendebaldeko itsasertzean daude, Itsaso Jonikoan (hortik bere izena). Zazpigarrena, Zitera, [[Peloponeso]] penintsulako hegoaldeko hiru irtenguneetako azkenaren aurrean.
 
Azken hori izan ezik (hori [[Atika]] eskualdeari dagokio), gainontzekoa Joniako uharteak izeneko eskualdeari dagokio, eta 2.307 km² eta 220.097 biztanle (2005) ditu. Eskualdea lau distritutan (''nomoi'') banatuta dago:
 
- Korfu (Paxos barne hartzen du; 641 km² eta 113.658 biztanle)
 
- Leukada (356 km² eta 22.879 biztanle)
 
- Zefalonia (Itaka barne hartzen du; 904 km² eta 42.088 biztanle)
 
- Zante edo Zazinto (406 km² eta 41.472 biztanle)
 
Eskualdeko hiriburua Korfu da.
 
Azkenengo hamarkadetan, Joniako uharteen biztanle-kopurua jaitsi egin da [[emigrazioa]]ren eta tradiziozko [[industria]]ren, [[arrantza]]ren eta [[nekazaritza]]ren beherakadaren ondorioz. Gaur egun, jarduera ekonomiko nagusia [[turismoa]] da. Korfu bereziki, eta bere portua, paraje ederra dira, Mediterraneoan zehar egiten diren bidaietan erakargarriak. Gainera, uhartea ezaguna da [[Gerald Durrell]] idazleak idatzitako ''My Family and Other Animals'' lana dela eta; bertan, Korfun emandako bere haurtzaroaz hitz egin zuen.
 
[[Category:Mediterraneo itsasoko uhartediak]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}