Koral itsasoko uharteak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
'''Koral itsasoko uharteak''', [[Koral itsasoa|Koral itsasoko]] [[uhartetxoa|uhartetxo]] eta [[arrezifea|arrezife]] tropikal batzuen multzoa, [[Queensland]]en ipar-ekialdera.
{{ elhuyarlanean }}
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Coral Sea Islands.gif|thumb|300px|Koral itsasoko uharteak]]
Gutxi gorabehera berrogeita hamaika uhartetxo eta uharte zingiratsuk osatzen dute. Haietako batzuek [[landaredia]] dute. [[atolia|Atoloiek]] oso tamaina desberdina dute. Batzuek kilometro batzuetako diametroa dute, baina munduko bigarren atoloi handiena izan daitekeena ere bertan dago: [[Lihou arrezifea]]. 100 km luze eta 30 km zabaleko [[urmaela]] du, eta denera 2.500 km². Gainerako arrezife eta uharte zingiratsuek 0,92 km²-ko azalera besterik ez dute osatzen. Uharte guztiak ere oso garaiera txikikoak dira.
 
[[Fitxategi:Willis Island.JPG|thumb|left|Willis uhartea, airetiko ikuspegia]]
[[Willis uhartetxoak]] oso lurralde garrantzitsuak dira bertan habiak egiten dituzten hegazti eta dortokentzat, baina bertako baliabide naturalak hutsalak dira. Gehienek 3 km² baino gutxiago dute.
 
== Historia ==
Lurraldea 1969an sortu zen ''Coral Sea Islands Act'' delakoarekin, (horren aurretik, Queensland barruan zegoen). 1997an, [[Elizabeth arrezifea|Elizabeth]] eta [[Middleton arrezifea]]k hartuta, 800 kilometro inguru hegoaldera handitu zen, ia [[Tasmaniako itsasoa|Tasmaniako itsasoraino]].
 
Aipatutako bi arrezifeak [[Hegoaldeko Gales Berria|Hegoaldeko Gales Berriko]] [[Lord Howe uhartea|Lord Howe uhartetik]] ([[Australia]]) hurbilago daude (150 km inguru), lurraldeko gainontzeko partetik baino. [[Koralezko Barrera Handia|Koralezko Barrera Handiko]] uharte, uharte zingiratsu eta arrezifeak ez daude lurraldearen barnean, Queenslandeko parte dira.
 
Lurraldea Australiaren mende dago, [[Canberra]]tik [[Estatuko Fiskaltza Nagusia]]k (''Attorney-General's Department'') administratzen du. Lurraldearen defentsa Australiako estatuarena da, eta aldizka, Australiako itsas armadak ikuskatzen du.
 
Gaur egun, Australiak meteorologia-estazio automatikoak ditu uharte eta arrezife askotan. Lurraldean ez dago jarduera ekonomikorik ([[arrantza]]rako gune garrantzitsu bat izan ezik, baina oraindik ez dakite handik zenbat atera daitekeen). Lurraldean hiru edo lau lagun baino ez da bizi, eta meteorologia-estazioan lan egiten dute, Willis uhartean.
 
== Instalazioak eta estazioak ==
Atoloi edo arrezife hauetan, meteorologia-estazio automatikoak daude:
 
- [[Bougainville arrezifea]]
 
- [[Cato uhartea]]
 
- [[Flinders arrezifea]]
 
- [[Frederick arrezifea]]
 
- [[Holmes arrezifea]]
 
- [[Lihou arrezifea]] ([[Turtle uhartea]])
 
- [[Marion arrezifea]]
 
- [[Moore arrezifea]]
 
Honako hauek faroa dute:
 
- [[Bougainville arrezifea]]
 
- [[East Diamond uhartetxoa]]
 
- [[Frederick arrezifea]]
 
- [[Lihou arrezifea]]
 
- Saumarez arrezifea
 
[[Category:Australiako geografia]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}