Hoggar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:0110 GM Algerian National Parks Ahggar Hoggar National Park 01.png|thumb|250px|Ahaggar mendigunearen kokapena]]
{{ elhuyarlanean }}
'''Ahaggar''' mendigunea (arabieraz: جبال هقار; tuaregen hizkuntzan: ''Idurar Uhagga''), '''Hoggar''' ere deitua, [[Aljeria]]ko hegoaldeko mendilerroa, [[Aljer]]retik 150 km hegoaldera. Ahaggar Aljeriako helburu turistiko garrantzitsuenetako bat da.
 
== Geologia ==
Eskualdeak 900 metroko batez besteko garaiera du, eta punturik garaiena [[Tahat]] mendia da, [[Atakor]]ren erdian. 3.003 metroko garaiera du, eta Aljeriako gailur garaiena ere bada. Mendigunea, batez ere, harkaitz bolkanikoz osatuta dago, eta [[Saharako basamortua]]n eskualde harritsu zabala osatzen du.
 
== Klima ==
Klima oso beroa da udan, baina neguan, gauez, tenperatura 0 ºC-raino jaisten da. Euria urria da, noiz behinkakoa. Hala ere, klima ez da Saharako beste leku batzuetakoa bezain muturrekoa, eta hori dela eta, biodibertsitate handia du.
 
== Herri nomadak ==
Ahaggar mendigunea [[Imuhagh]] edo [[Kel Ahaggar]] herriaren, [[tuareg]]en tribu baten lurra da. [[Tamanrasset]] hiritik hurbil dagoen [[Abalasa oasia]]n [[Tin Hinan]] erreginaren hilobia dago. Legenden arabera, [[Atlas]] mendikatearen eskualdeko [[Tafilalt]] mendietatik agertu zen han.
 
== [[Assekrem]] ==
Assekrem lekurik ospetsuena da. Bertara aljeriar bisitariak (batez ere, maiatzetik urrira) eta europarrak (urritik maiatzera) maiz joaten dira, bertan bizi izan baitzen [[Charles de Foucault]] misiolari frantsesa zenbait hilabetez, 1909ko udan.
 
Ahoggar mendigunean dago, Tamanrassetetik 80 kilometrora, gutxi gorabehera. Gaur egun 100.000 biztanle inguru ditu.
 
== Galeria ==
 
<center>
<gallery>
Image:Hoggar3.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Hoggar4.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Hoggar5.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Asskrem Hoggar 3.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Hoggar7.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Hoggar8.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Asskrem Hoggar 2.jpg|Ahaggar mendigunea
Image:Hoggar10.jpg|Ahaggar mendigunea
</gallery>
</center>
 
[[Category:Aljeriako geografia]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}