Abidos (Egipto): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:GD-EG-Abydos001.JPG|thumb|300px|left|Seti I.aren tenplua, Abidos (Egipto).]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Abidos''', [[Egipto Garaia|Egipto Garaiko]] hiri zaharrenetakoa eta VIII. [[nomo]]ko hiriburua. [[Seti I.a]]ren eta [[Ramses II.a]]ren [[zenotafio]]ak daude han. Egipto Garaiko hiri garrantzitsuenetakoa izan zen, monarkia tiniten garaiko erregeen [[nekropoli]]a.
 
[[Nilo]]ren mendebaldean dago, 11 km-ra, 26° 10' N latitudean, hau da, gaur egungo el-'Araba el Madfuna eta al-Balyana herrietatik hurbil.
 
[[Osiris]] jainkoaren erlikiategia han zegoela uste zen, eta hiri santu bilakatu zen. Faraoiek behin eta berriz eraberritu edo handitu zuten Osirisen tenplua.
 
[[Antzinako Egipto]]ko arkeologia-aztarnategi nagusietakoa da. Abidosen aurkitu dira [[Aro Aurredinastiko]]ko agintarien aztarnak, tenpluak eta hilobiak. Lehen dinastiako errege-erreginak eta bigarreneko batzuk Abidosen ehortzi zituzten.
 
[[Fitxategi:The King List of Abydos. (1902) - TIMEA.jpg|thumb|300px|right|Abidoseko Errege Zerrenda.]]
Gaur egun, Seti I.aren oroigarrizko tenpluagatik, Ramses II.aren tenpluagatik eta Osirisen tenplu handiarengatik da ezaguna Abidos. XIX. dinastiaren inskripzio bat dago han, [[Abidoseko Errege Zerrenda]] deritzona: Egiptoko faraoi dinastiko gehienen zerrenda kronologiko bat da, Menesetik hasi eta Ramses I.rainoko faraoiei buruzko [[kartutxo egiptoar|kartutxo egiptoarrez]] osatutako zerrenda.
 
Abidosen aurkitu zituzten, halaber, 1997an, Günther Dreyer alemaniar arkeologoak eta haren lankideek inoiz aurkitu diren idazkera-dokumentu zaharrenak: buztinezko 300 pitxer eta oholtxotan grabatutako hieroglifiko-karaktereak dira, eta erregeari salgaietan (lihoa, olioa...) ordaindutako zergak irudikatzen dituzte, besteak beste. Aro Aurredinastikoko [[Horus Eskorpioi II.a]]ren hilobian aurkitu zituzten, Abidosko [[Umm el-Qaab]] nekropolian, eta K.a. 3.300-3.200 urtekotzat jo zituzten, [[karbono-14a]]ren bidez.
 
== Kanpo loturak==
* {{fr}} [http://www.antikforever.com/Egypte/Villes/abydos.htm/ Abidosi buruzko informazioa]
 
[[ar:أبيدوس]]
[[arz:ابيدوس]]
[[bg:Абидос]]
[[ca:Abidos]]
[[cs:Abydos (starověký Egypt)]]
[[cu:Абѷдъ]]
[[da:Abydos]]
[[de:Abydos (Ägypten)]]
[[el:Άβυδος Αιγύπτου]]
[[en:Abydos, Egypt]]
[[fa:ابیدوس]]
[[fi:Abydos]]
[[fr:Abydos (Égypte)]]
[[gl:Abidos]]
[[he:אבידוס (מצרים)]]
[[hr:Abid]]
[[hu:Abüdosz]]
[[id:Abydos, Mesir]]
[[is:Abýdos (Egyptalandi)]]
[[it:Abydos (Egitto)]]
[[ja:アビドス]]
[[ka:აბიდოსი (ეგვიპტე)]]
[[ko:아비도스]]
[[lt:Abydosas]]
[[ml:അബിഡോസ്]]
[[nl:Abydos (Egypte)]]
[[oc:Abidòs]]
[[pl:Abydos]]
[[pt:Abidos (Egito)]]
[[ro:Abydos, Egipt]]
[[ru:Абидос]]
[[sk:Abydos (Egypt)]]
[[sr:Абидос (Египат)]]
[[sv:Abydos]]
[[uk:Абідос (Єгипет)]]
[[zh:阿拜多斯]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}