«Joana I.a Napolikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
 
(Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.)
{{Agintari infotaula
{{ elhuyarlanean }}
| izena = Joana I.a Napolikoa
| irudia = Jeanne Ière de Naples, dite la Reine Jeanne, comtesse de Provence.jpg
| tamaina = 200px
| irudioina = Joana I.a Napolikoa (1328-1382), Napoliko erregina eta Proventzako kondesa.
| armarria = Armoiries Anjou Jérusalem.svg
| hasiera = [[1344]]
| bukaera = [[1382]]
| kargua = Napoliko erregina
| aurrekoa = [[Roberto I.a Napolikoa]], ''Jakintsua''
| ondorengoa = [[Karlos III.a Napolikoa]]
| kargua2 = Proventzako kondesa
| hasiera2 = [[1344]]
| bukaera2 = [[1382]]
| aurrekoa2 = [[Roberto I.a Napolikoa]]
| ondorengoa2 = Luis I.a Anjoukoa
| jaiodata = [[1326]] inguru
| jaiolekua = [[Napoles|Napoli]]
| hildata = [[1382]]ko uztailaren 27a
| hillekua = [[Muro Lucano]]
| ezkontidea = [[Andres Hungariakoa]]<br />[[Luis Tarentokoa]]<br />[[Jakue IV.a Mallorcakoa]]<br />[[Oton Brunswick-ekoa]]
| senideak =
| semeak =
| egoitza =
| sinadura =
| erlijioa =
}}
 
'''Joana I.a Napolikoa''', Napoliko erregina eta Proventzako kondesa 1344-1382 urteetan ([[Napoles|Napoli]], 1326 - [[Muro Lucano]], 1382). Bere aitona Roberto I.a Napolikoaren —Roberto Anjoukoaren— ondorengoa izan zen Napoliko erresuman.
 
Aitonak [[Andres Hungariakoa]]rekin ezkonarazi zuen, ezkongaiek 8 urte besterik ez zutela. Adin-nagusitasunera iritsi zenean, senarra hil zuelako salaketa egin zioten, eta Proventza aldera jo behar izan zuen babes bila. Kargurik gabe utzi zuen [[Klemente VI.a]] aita santuak, eta erreginak [[Avignon]] hiria saldu zion ordainez.
 
1346an bigarren aldiz ezkondu zen. Senarra, [[Luis Tarentokoa]], Joanaren aitaren lehengusua zen. Luis Tarentokoa 1362an hil zen seme-alabarik utzi gabe, eta, urte berean, Joana [[Jakue IV.a Mallorcakoa]]rekin ezkondu zen. 1370. urtean [[Karlos Durazzokoa]] izendatu zuen oinordeko Napoliko erresumarako. 1375ean senarra hil zen, eta 1376an [[Oton Brunswickekoa]]rekin ezkondu zen laugarrenez. Lotura horren ondoren, [[Klemente VII.a (antipapa)|Klemente VII.a]] Avignongo aita santuaren alde jarri zen, eta oinordeko berri bat hautatu zuen Napolirako, Luis Anjoukoa, Joan II.a Frantziako erregearen semea. Karlos Durazzokoak ez zuen onez hartu neurri hori eta, [[Urbano VI.a]] Erromako aita santuak lagundurik, Napoliko erresumaz jabetu eta Joana erregina hilarazi zuen, lepoa bihurriturik.
 
Tragedia bat idatzi zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, ''La Rèino Jano'').
 
[[Kategoria:Proventza]]
[[Kategoria:Napoli]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}