Viktor Amadeo II.a Savoiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Victor Amadeus II of Savoy by Mytens, Royal Palace of Turin.jpg|thumb|300px| ''Viktor Amadeo II.a Savoiakoa'', Martin van Meytensen margolana]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Viktor Amadeo II.a Savoiakoa''' (italiera: ''Vittorio Amedeo II di Savoia'') (Turin, 1666ko maiatzaren 14an - Moncalieri (Turin), 1732ko urriaren 31n), [[Savoia]]ko dukea 1675-1732 bitartean, [[Sizilia]]ko erregea 1713-1720 bitartean eta [[Sardinia]]ko erregea 1720. urtetik 1732. urtera.
 
Savoiako ohiko politika-moldea aldatu zuen: Espainiaren eta Frantziaren mendekotasunetik irten zen, eta Europako potentzia handien aurrean burujabetzari eusten jakin zuen.
 
Savoiako [[Karlos Manuel II.a]]ren eta haren bigarren emazte Maria Joana Savoiakoaren semea izan zen. Bederatzi urte zituela, aita hil zitzaion, eta amak hartu zuen erregeordetza Viktor Amadeo adin-nagusitasunera heldu bitartean. 1684. urtean jabetu zen aginpideaz, eta kanpo-politikagintza malgua bideratu zuen. Urte berean, 18 urte bete baino hilabete batzuk lehenago, Frantziako [[Luis XIV.a]] erregearen alaba Ana Maria Orleansekoarekin ezkondu zen.
 
[[Augsburgeko Liga]]n (Aliantza Handia ere deitua) parte hartu zuen Frantziaren aurka, baina frantsesen aurka Staffardako (1690) eta Marsagliako (1693) guduak galdu ondoren, koalizioa bertan behera utzi eta Luis XIV.ari bakea eskatu behar izan zion 1696an. Turingo bakearen ondorioz (1696) berreskuratu zituen Pinerolo eta Cassale, eta alaba Maria Adelaida [[Burgundia]]ko dukearekin ezkonarazi zuen.
 
Espainiako erregetzarako gerra garaian, Frantziako erregearen alde egin zuen hasieran, baina 1703. urtean Turin berreskuratzen lagundu zion austriar erregegaiaren alde jarri zen. 1706an, bere lehengusu [[Eugenio Savoiakoa]]k lagunduta, Frantziako armada garaitu zuen Turinen, Piemonte askatu eta Frantzia inbaditu zuen; 1707ko uztailean [[Toulon]] setiatu zuen, baina atzera egin behar izan zuen, eta, frantsesek garaitua, Savoia galdu zuen. Jarrera neutrala hartu zuen orduan, eta [[Utrechteko Ituna|Utrecht-eko hitzarmenetan]] (1713) [[Milanerria|Milanerriko]] parte bat, [[Monferrato]] eta Sizilia eskuratu zituen (Siziliako errege izendatua izan zen 1713an), eta Savoia berreskuratu. Sizilia, ordea, austriarren mendeko Sardiniagatik aldatu zuen 1720an.
 
Harrezkero, Savoiako etxearen mendeko estatuen barne-antolakuntzaz arduratu zen, eta gobernu absolutista ezarri zuen. 1730. urtean, Karlos Manuel semearen eskuetan utzi zuen aginpidea.
 
[[Kategoria:Sizilia]]
[[Kategoria:Savoia]]
[[Kategoria:Sardinia]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}