Murad I.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
{{Agintari infotaula
{{ elhuyarlanean }}
| izena = Murad I.a
| irudia = Murat Hüdavendigar.jpg
| tamaina = 250px
| irudioina =
| kargua = [[Otomandar Inperioa]]ren sultana
| hasiera = [[1383]]
| bukaera = [[1389]]
| aurrekoa = [[Orham I.a]]
| ondorengoa = [[Bayezid I.a]]
| jaiodata = [[1326]]
| jaiolekua = [[Bursa?]]
| hildata = [[1520]]
| hillekua = [[Kosovo]]
 
}}
 
 
'''Murad I.a''' (''Hüdavendiğar'', Jainkotiarra, deitua), Otomandar Inperioko printzea, 1359-1383 urteetan, eta sultana 1383tik 1389 arte (Bursa?, 1326 - Kosovo, 1520).
 
[[Orhan I.a]]ren eta Nilüfer Hatun bizantziar kristauaren bigarren semea izan zen. Bizantziar Inperioren ereduan oinarritutako armada iraunkorra antolatu zuen, eta administrazio-sistema burokratikoa ezarri zuen. Beretutako lurraldeetan, kristauak erabili zituen bere inperioa sendotzeko, eta kristauei beren erlijioa eta ohiturak atxikitzen utzi zien, baldin eta zergak ordaintzen bazituzten.
 
Gerra ugari izan zen Murad I.a aginpidean egon zen garaian. Grezian, [[Asia Txikia]]n eta [[Balkanak|Balkanetan]], eta serbiar, hungariar eta bosniarren kontra borrokatu zen. Lehenik, [[Bizantziar Inperioa]]ren aurka egin zuen, eta Trazia okupatu zuen. 1361ean [[Adrianopolis]] hartu, eta bere hiriburu izendatu zuen. Handik aurrerra, Edirne izena hartu zuen ordura arte Adrianopolis izan zena.
 
Balkanetara ere abiatu zen, [[Konstantinopla]] inguratzeko asmoz, eta [[Serbia]]ko eta [[Bulgaria]]ko printzerrien aurka borrokatu zen. 1368an, [[Itsaso Beltza]]ren kostaldera jozuen, eta Burgaz hartu zuen. Geroago, 1371n, serbiarrak eta bulgariarrak erabat garaitu zituen, eta [[Mazedonia]] ere hartu zuen. Horren ondorioz, Bizantziar Inperioko [[Androniko IV.a]] Paleologoa Murad I.aren basailu bihurtu zen. [[Sofia]] eta [[Nis]] hiriak ere hartu zituen haren armadak, eta, 1383an, [[Kairo]]ko kalifak, ordainetan, sultan izendatu zuen.
 
Serbiarrak berriro altxatu zirenean, Murad hara abiatu zen; [[Kosoko]]vo guduan serbiarrak garaitu zituen, eta serbiarren erregea hil zuen, baina zaldun serbiar batek, desertorea zelako itxura eginez, haren dendara iritsi eta sastakai pozoitu batekin sastakada bat ematea lortu zuen. Han bertan hil zen sultana.
 
[[Category:Otomandar sultanak]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}