Kasimiro IV.a Jagellondarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Casimir IV Jagiellon.PNG|thumb|Kasimiro IV.a Jagellon]]
{{ elhuyarlanean }}
 
 
'''Kasimiro IV.a. Jagellon''' (polonieraz, ''Kazimierz Jagiellonczyk''; lituanieraz, ''Kazimieras Jogailaitis''), [[Lituania]]ko duke handia (1427-1492) eta [[Poloniako]] erregea (1447-1492) (Krakovia, 1427ko azaroaren 30a - Hrodna, 1492ko ekainaren 7a).
 
[[Ladislao II.a Jagellon]]en eta haren laugarren emazte Sofia Holszanykoaren bigarren semea. Haren osaba [[Segismundo I.a]] hil zutenean, Lituaniako dukerria eskuratu zuen, eta anaia Ladislao borrokan hil zitzaionean bilakatu zen Poloniako errege.
 
Haren erreinaldiko garaipen nagusia [[Hamahiru Urteko Gerra]]n [[Zaldun Teutonikoak]] menderatzea izan zen (1454-1466). Horren ondorioz, [[Prusia]]ren parte bat (Errege Prusia edo Prusia Poloniarra) —Gdansk-eko Pomerania— bereganatu zuen, eta Ekialdeko Prusiaraino hedatu zuen bere jabegoa.
 
Haren erregealdian inprimatu zen lehen liburua Polonian (1474). 1484an, turkoek Besarabiako parte bat eta Moldavia bereganatu zituzten.
 
[[Elisabete Hungariakoa]]rekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Haien semeetariko lau errege izan ziren: [[Ladislao II.a Jagellon]], Hungariako eta Bohemiako errege; [[Joan I.a Alberto Jagellon]], Poloniako errege; [[Alexandro I.a Jagellon]], Lituaniako duke handia eta Poloniako errege; eta [[Segismundo I.a Zaharra]], Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia.
 
[[Category:Poloniako historia]]
[[Category:Lituaniako historia]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}