Sentimentalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Gotthold Ephraim Lessing.PNG|thumb||200px|Gotthold Ephraim Lessing idazleak proposatu zuen
{{ elhuyarlanean }}
'''Empfindsamkeit''' terminoa]]
 
'''Empfindsamkeit''' (''sentimentalismoa''). Erromantizismoa Europan barrena iragarri zuen arte- eta literatura-joera.
 
Haize berriak Ingalaterran sortu ziren ([[Edward Young]]en poesia eta, batez ere, eleberri modernorako ateak zabaldu zituen ''Pamela, or Virtue Rewarded'' [1740, ''Pamela, edo eskerturiko bertutea''] eleberria, [[Samuel Richardson]]en obra), eta Europara hedatu XVIII. mendearen erdialdean, Alemaniara bereziki. [[Gotthold Ephraim Lessing]] alemaniar idazleak proposatu zuen ''Empfindsamkeit'' izena, ingelesezko ''sentimental'' hitza adierazteko (1768); ''Aufklärung'' edo Ilustrazioaren ikuspegi arrazionalistaren aurkako joerak bildu ohi dira deitura horren barnean. Itzulpen-lanen ugaltzeak zerikusi handia izan zuten ideia berrien zabaltzearekin. Garai hartan hedatu ziren Europara Ingalaterrako literatura-moldeak: [[James MacPherson]]ek eman zituen [[Ossian]]en poemak ezagutzera, [[William Shakespeare|Shakespeare]]ren obra hasi zen Europako hizkuntza nagusietara bihurtzen eta Edward Young-en eta beste zenbait olerkariren lanek berehala izan zuten harrera ona. Samuel Richardsonen obraren jarraitzaileak izan ziren, neurri handi batean, [[Jean-Jacques Rousseau]] (''Julie ou La Nouvelle Héloïsse,'' 1761) eta [[Goethe]] (''Die Leiden des jungen Werthers, Werther gaztearen atsekabeak'', 1774). Aldi honetako poeta aleman nagusiak [[Friedrich Gottlieb Klopstock]] (1724-1803), [[Christian Fürchtegott Gellert]] (1715-1769), [[Johann Timotheus Hermes]] (1738-1821) eta [[Sophie de La Roche]] (1730-1807) izan ziren.
 
Adiskidetasunaren laudorioak, pertsonaren barne-psikologiaren aurkezpenak, izadiarekiko sentimenduzko atxikipenak, ametsek, amodiozko gorabeherek eta gizarte berriaren atariko arazoek sarrera egin zioten urte haietan XIX. mendearen lehen erdialdera arte luzatu zen aro erromantikoari (''[[Sturm und Drang]],'' 1770-1790). Musikarien artean, [[Carl Philipp Emanuel Bach]] (1714-1788), [[Johann Sebastian Bach]]en bigarren semea, izan zen espiritu berri horretan murgildu zen musikagilerik garrantzitsuena.
 
[[Category: Europako literatura]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}