Ireki menu nagusia

Aldaketak

3.324 bytes added ,  Duela 7 urte
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
{{ elhuyarlanean }}
{{beste erabilpenak|penintsulari|mendikatea|Balkanetako mendikatea}}
[[Fitxategi:Balkan topo en.jpg|right|thumb|300px|Balkanak]]
'''Balkanak''' edo '''Balkanetako penintsula'''<ref>{{Web erref|izena=10 or.|izenburua=159. araua|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2012-01-10}}</ref>, EuropaEuropako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa bat da. Azalera 728,.000 km² inguru daetada, eta 53 milioi biztanle ditu. Izena [[Balkanetako mendikatea|Balkanetako mendikatetatik]] datorkio, [[Bulgaria]] erdialdetik [[Serbia]] ekialdera kokatuak.
 
[[Danubio ibaia]]k eta [[Sava]] haren adarrak iparraldetik mugatzen dute, eta [[Adriatikoa]]k, [[Mediterraneoa]]k eta [[Itsaso Beltza]]k inguratzen dute gainerako aldeetatik. [[Otrantoko kanala]]k bereizten du [[Italia]]tik; [[Dardaneloak|Dardanelo]] eta [[Bosforo]] itsasarteek [[Asia Txikia|Asia Txikitik]].
[[Itsaso Beltza]], [[Itsaso Adriatikoa|Adriatikoa]], [[Itsaso Jonikoa|Jonikoa]] eta [[Egeo]] itsasoek, [[Danubio ibaia]] eta [[Mediterraneo]]aren artean kokatzen da. Horregatik, '''Balkanetako penintsula''' izena ere dute.
 
Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Alpe Dinariarrak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Mazedoniaren iparraldean.
Eskualdean dauden estatuak honakoak dira:
 
Eskualdean estatu hauek daude:
* [[Albania]]
* [[Bosnia-Herzegovina]]
* [[Bulgaria]]
* [[Grezia]]
* [[Kosovo]] (nazioartean onarpen mugatuko estatua)
* [[Mazedoniako Errepublika]]
* [[Montenegro]]
* [[Italia]] ([[Triesteko probintzia|Trieste]] eta [[Goriziako probintzia|Goriziako]] zati bat.
* [[Errumania]]ko Dobruja Iparraldea eskualdea.
* [[Turkia]]ko TraziaTraziako Ekialdeaekialdea.
 
== Historia ==
 
Antzinatean, Balkanetako herrien historia [[Grezia]], [[Iliria]], [[Mazedonia]] eta [[Epiro]]ko historiarekin lotuta egon zen. K.a. II. mendetik aurrera, erromatarren eskuetan egon zen, eta 395ean Bizantziar Inperioaren osagarri bihurtu zen. Godoen, hunoen eta abaroen inbasioen ondotik, VII. mendean, herri eslaviarren zabalkundeak itxuratu zuen Balkanen iparraldeko osaera etnikoa (Bulgaria, Serbia, Kroazia, Eslovenia, Bosnia eta Herzegovina, Montenegro, Mazedonia). Turkoek XIV-XV. mendeetan hartua, Balkanetako penintsula haien mende egon zen XIX. mendean askapen-mugimenduak gorpuztu ziren arte. Otomandar Inperioaren zatiketan esku hartu nahi izan zuten Europako estatuek larriagotu zuten herri horien egoera (turkoen eta errusiarren arteko gerra, 1877-1878).
 
=== Balkanetako Gerrak (1912-1913) ===
 
Errusiarrek Itsaso Beltzeko itsasarteak menderatzeko egin zituzten ahaleginek turkoen erabateko gainbehera ekarri zuten. Lehen gerran, Balkanetako Liga(Serbia, Bulgaria, Grezia, Montenegro) nagusitu zen, eta Otomandar Inperioaren ahultzea ekarri zuen (Londresko Ituna, 1913). Albaniak burujabetza eskuratu zuen haren ondorioz. Bigarren gerran, bulgariarrak Serbiaren eta Greziaren aurka altxatu ziren, Balkanetako lurraldeen banaketa zela eta. Errumania eta Otomandar Inperioa borrokan sartu ondoren, Bulgariak gerra galdu zuen eta haren eremua Mazedonia, Grezia eta Serbia artean banatu zuten; [[Edirne]] eta [[Ekialdeko Trazia]] turkoen eskuetan geratu zen, eta [[Dobruja]] Errumaniaren eskuetara igaro zen.
 
 
=== Bi mundu-gerrak ===
 
Balkanetako penintsulan hasi zen Lehen Mundu Gerra, eta gudu garrantzitsuak izan ziren bertan: Austriaren eta Bulgariaren erasoa Serbiaren aurka (1915), Dardaneloetako ekintzaren porrota eta aliatuen erasoa Mazedonian (1916, 1918). Bigarren Mundu Gerran ere eraso bortitzak jasan zituen: Italiak Albania hartu zuen (1939), italiarren erasoa izan zen Grezian (1940), eta Ardatzeko osteek lurralde guztiak hartu zituzten (1941-1944).
 
 
=== 1945aren ondoren ===
 
Talde nagusien arteko orekak eta gerra hotzak itxuratu dute Balkanetako penintsulako banaketa politikoa XX. mendearen bukaera arte: Grezia eta Turkia NATO erakundeko partaide ziren, Bulgaria Varsoviako Hitzarmenekoen artekoa zen, Jugoslavia bi blokeen erdian zegoen, eta, 1977 arte, Txina aldera lerratu zen Albania bere aldetik. Balkanetako herrietako antolamendu politikoa arras aldatu zen 1990etik aurrera. 1991. urtean Esloveniak eta Kroaziak independentzia eskuratu zuten, aurreko Jugoslaviatik bereizita eta gerra latzen ondorioz, Kroaziaren eta Serbiaren artean batez ere. Urte berean, Mazedoniak aldarrikatu zuen burujabetzak Greziak ez zuen onartu, baina, azkenik, Mazedonia ere estatu bihurtu zen. 1992ko martxoan, Bosnia Herzegovinak independentziaren aldeko hautua egin zuen, Bosnia eta Montenegroko errepubliketatik banatzeko epea luzatu duen arren. Eslovenia, Kroazia, Bosnia eta Herzegovina, Mazedonia, Serbia eta Montenegroz gainera, Kosovo lurralde albaniarra Albaniari begira jarri zen, eta Serbiaren aurkako gerra baten ondoren (Kosovoko Gerra, 1996-1999) independentzia aldarrikatu zuen 2008an.
 
 
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/10/4}}
{{erreferentzia_zerrenda}}