Aldizkari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
81. lerroa:
[[1920ko hamarkada|1920ko]] eta [[1930eko hamarkada|1930eko hamarkadetan]] euskarazko kazetaritza, informazioari dagokionez bereziki, gailurrera iritsi zen. Euskara erabiltzen zuten zortzi aldizkari zeuden 1919an, zazpi 1921 eta 1930ean, bost 1931n eta bederatzi 1932an. 1918an [[Eusko Ikaskuntza]] sortu zen, eta bere gain hartu zituen hiru aldizkari: Eusko Ikaskuntzaren ''Deia'', ''Anuario de Eusko Folklore'' eta lehenagoko ''RIEV''. Eusko Ikaskuntzaren eskutik, bestalde, sortu zen [[Euskaltzaindia]], 1919an. Azkue izan zen lehenengo lehendakaria eta ''Euskera'' zen erakundearen aldizkaria, [[Pierre Lhande]]k zuzendua. Lanak euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta frantsesez ere argitaratzen ziren. Hasiera batean Donostian plazaratzen bazen ere, geroago Bilbon izan zuen egoitza. Euskaltzaindiari lotuta ere, ''Euskaltzaindiaren Laguntzalleak Deia'' aldizkaria agertu zen 1934an, ardatza euskararen irakaskuntza zelarik.
 
Gerra aurreko kazetaritzan, hala ere, aldizkaririk iraunkorrena –eta eraginkorrena, agian– ''[[Argia (1921-1936)|Argia]]'' izan zen. ''Argia'' Azkueren ''Euskalzale'' eta ''Ibaizabal'' aldizkariek jorratutako bideetatik abiatu zen, eta Iparraldeko ''Eskualduna'' zuen ereduetako bat. 1921ean[[1921]]ean argitaratu zen lehen alea, Donostian, eta gerra[[Espainiako zibilakGerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilak]] eman zion amaiera. ''Argia''ren helburuak, hasiera batean, euskara suspertzea, nekazaritzaz arduratzea eta fedea eta kristautasuna mantentzea ziren. Egutegi bat kaleratzen zuten, ''Argia’ren Egutegia'' izenekoa, eta umeentzat ere komiki bat agertu zen 1927an[[1927]]an, ''Txistu''. Idazle askok hartu zuen parte ''Argia''n –Aitzolek–[[Aitzol]]ek, Lizardik[[Lizardi]]k, [[Manuel Irujo|Irujok]], [[Jesus Maria Leizaola|Leizaolak]], etab.– eta hamar orrialde izatera iritsi zen, argazki ugariz beteta. ''Argia''koen egitasmoetako bat, dena den, euskara hutsezko egunkari bat kaleratzea zen, baina urte batzuk igaro behar izan zuten amets hura bete ahal izateko.
 
Aldizkari informatiboetan, prentsa abertzaleak bi aldizkari garrantzitsu argitaratzen zituen: ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' (1913) eta ''Euzko'' ([[1932]]). ''Euzkadi'' gaztelaniaz eta euskaraz kaleratzen zen, eta euskarazko atalak [[Orixe]] eta Lauaxetaren[[Lauaxeta]]ren esku egon ziren. ''Euzko'' euskara hutsez plazaratzen zen astekaria izan zen, eta, nolabait esan, jeltzaleek euskarazko egunkaria sortzeko egin zuten lehen saiakera. Hizkuntza-eredua aranatarra zen, neologismoz[[neologismo]]z betetako bizkaiera. Iparraldean, jeltzaleen ideologiatik gertu, ''Aintzina'' aldizkari elebiduna sortu zen 1934an[[1934]]an, [[Piarres LafitterenLafitte]]ren eskutik. Lafittek berak, bestalde, zuzendu zuen 1944an agertu zen ''[[Herria]]'' astekaria –ez nahastu 1921ean [[Jean Barbier]] kazetariak sortutako ''Gure Herria'' kultura aldizkariarekin–, ''Eskualduna'' urte hartan bertan itxiarazi baitzuten.
 
Euskararen alorrean lan egiten zutenen ahaleginak, bada, norabide berean zihoazen. Gauzatu nahi zen helburua euskarazko egunkari bat argitaratzea zen. Eta egoera ezin larriagoan gertatu zen hura, gerra zibila piztu zenean. Ordura arte kaleratzen ziren euskarazko aldizkariak itxi egin zituzten: Nafarroan ''[[Amayur]]'' eta ''[[Zeruko Argia]]'', Araban ''Gure Mixiolaria'', Gipuzkoan ''Antzerti'', ''Anuario de Eusko Folklore'', ''Argia'', ''El Día'', ''Eusko langille'', ''Igandeko Orria'', ''Poxpolin'' eta ''Yakintza'', Bizkaian ''Ekin'', ''Euskera'', ''Euzkerea'', ''Karmen’go Argia'' eta ''Txistulari''. Aitzitik, aldizkari berri batzuk sortu ziren. Euskal Gobernuak ''[[Euzko Deya]]'' kaleratu zuen 1936an[[1936]]an, eta egunkari ofizial bat legeak eta arauak gaztelaniaz eta euskaraz argitara emateko, ''Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa''.
 
Egoera hartan, 1937ko[[1937]]ko urtarrilaren batean kaleratu zen ''[[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'', euskarazko egunkariaren lehen alea. ''EuzkadiEuzkadiren''ren inprimategian hasi zen egiten eta ''EuzkadiEuzkadiren''ren euskarazko orrialdearen jarraipentzat hartua izan zen. Informazio iturria ''EuzkadiEuzkaditik''tik eta Euskal Gobernutik zetorkion. Gerrako informazioa ez ezik, bestelakoak ere ematen zituen, eta egunkari-taxua zeukan. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idazten zuten, eta halako batasun- eta kazetaritza-estilo bat finkatzea lortu zuten. 1937ko ekainaren 13an kaleratu zen ''Eguna''ren azken zenbakia. Javier Díazek dioen bezala, ''handik gutxira, faxistek Bilbo menderatu zuten, eta Euskal Gobernuaren historia hor bertan bukatu zen. Neurri haundi batean, euskarazko kazetaritzaren historiaren garai bat ere bai. Euskal kulturarako bide bakarra, eta kazetaritzarako ere bai, erbestean zegoen''<ref>Javier DÍAZ NOCI: [http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Javier_Diaz_Noci.pdf Euskarazko prentsa XX. mendean (1919-1937)] Euskara.euskadi.net</ref>.
 
“Handik gutxira, faxistek Bilbo menderatu zuten, eta Euskal Gobernuaren historia hor bertan bukatu zen. Neurri haundi batean, euskarazko kazetaritzaren historiaren garai bat ere bai. Euskal kulturarako bide bakarra, eta kazetaritzarako ere bai, erbestean zegoen”. (Javier Díaz, 1995).
 
==== Aldizkariak (1834-1937) ====