«Aldizkari»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 7 urte
Kazetaritza politikoak ere bere esparrua eratu zuen, batik bat [[Sabino Arana]]ren eskutik. [[1893]]an ''[[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]]'' aldizkaria argitaratu zuen “Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra” lemapean.
 
Bi urte iraun zuen eta, [[1895]]ean, ''[[Baserritarra]]'' astekariak bete zuen aurrekoaren lekua. Euskarari buruzko pentsamolde abertzalea erakusten zuen: “Euskereari eutsi egixube zeuen Abenda ta odolaren izkerea dalako”. Aranak euskararen berpiztea abertzaletasunaren sorrerarekin lotzen zuen, eta bere ideologiak ez zuen etenik izan: ''La Patria'' ([[1901]]-[[1903]]), ''Patria'' (1903- [[1906]]), ''Aberri'' (1906-[[1908]]) eta ''Aberrija'' (1908). Bestalde, lurralde bakoitzean aldizkari [[abertzale]] bana argitaratu zuen: [[Gipuzkoa]]n ''Gipuzkoarra'', [[1907]]an; ''Bizkaitarra'' [[Bizkaia]]n, [[1909]]an; [[Araba]]n, ''Arabarra'' sortu zen [[1912]]an eta [[Nafarroa]]ko ''Napartarra'' [[1911]]n agertu zen –haren jarraitzaileak ''La Voz de Navarra'' eta ''Amayur'' izan ziren–. Lau orrialdeko astekariak izaten ziren, eta euskarak % 10 betetzen zuen. Lau lurraldeetako aldizkari haien ondoren, eta abertzaletasunaren gorakada nabarmena zenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]k egunkari bat argitaratzea erabaki zuen: [[''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]''. [[1913]]an kaleratu zen lehen zenbakia, Bilbon, eta 10.000 ale saltzera iritsi zen garairik onenean. [[Ebaristo Bustintza|Ebaristo Bustintza ''Kirikiño'']] izan zen euskarazko atalaren zuzendaria eta Aranaren hizkuntza-eredua erabili zuen. [[1915]]ean, euskarak bi atal betetzen zituen “Egunekoa” eta “Euzko Abendaren Elez” izenekoak.
 
Aldizkari politiko-kulturalak ere agertu ziren. [[1907]]an, esaterako, Bilbon, ''JEL'' hamabostekaria kaleratu zen eta [[1916]]an, ''[[Euzko Deya]]'' sortu zen, Bilbon hau ere. Euskara soilik erabiltzen zuen, eta bertan lehen [[komiki]] sorta kaleratu zen, “Teles eta Niko”.
31.141

edits