Mikheil Saakaxvili: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|250px|Mikheil Saakaxvili [[Tbilisin 2008an]] '''Mikheil Saakaxvili''' (georgiera მიხეილ სააკაშვილი; [...
(Ez dago alderik)

13:27, 2 urria 2012ko berrikusketa

Mikheil Saakaxvili (georgiera მიხეილ სააკაშვილი; Tbilisi, 1967ko abenduaren 21a - ) Georgiako politikaria da, bertako Batasun Nazionaleko Mugimenduaren Alderdiaren buruzagia eta 2004tik 2012ra Georgiako lehendakari izan zen.

Mikheil Saakaxvili Tbilisin 2008an

1995an hasi zen politika nazionalean lanean eta 2004ko urtarrilak 25 bilakatu zen herrialdeko lehendakari, 2003an "Iraultza Arrosa" gertatu ondoren Eduard Shevardnadzek kargua utzi zuelako. Saakaxvilirekin batera bere aliatuak ziren Nino Burjanadze eta Zurab Zhvaniak gidatu zuten iraultza hori. 2008ko urtarrilaren 5ean berriro hautatu zuten presidente. NATOren eta Europaren aldeko politikaria da. 2010ean %67ko aprobazio tasa zuen, nahiz eta hainbat kritika izan ziten iruzurrak direla eta.

2012ko urriaren 2an Saakaxvilik hauteskundetan galdu zuela onartu zuen, Bidzina Ivanishviliren aurka aurreko egunean egindako hauteskundetan.