Omar Torrijos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Omar_Torrijos_1977.jpg|thumb|Omar Torrijos]]
'''Omar Torrijos''' ([[Santiago de Veragua]], [[1929]] - [[Penonome]]-tik hurbil, [[Panama]], [[1981]]), [[Panama]]ko militarra eta politikaria izan zen.
 
== Biografia ==
Ikasketa militarrak egin ondoren, Panamako Goardia Nazionaleko kide izan zen, eta [[1966]]. urtean teniente koronel izendatu zuten. 1968. urtean Arnulfo Arias aginpidetik baztertu zuen estatu-kolpean parte hartu zuen, eta, denbora laburraren buruan, batzorde militar berriko buruzagi bihurtu zen. Konstituzioa indargabetu, alderdiak legez kanpo utzi eta gogortasun handiz aurre egin zien ikasle eta enpresaburuen presioei. [[1972]]. urtean biltzar konstituziogilea osatzeko deialdia egin zuen, eta biltzarrak gobernuburu eta Panamako iraultzako buruzagi goren izendatu zuen Torrijos. Panamako ubidearen gaineko jabetza berreskuratzeko negoziazioak bultzatu zituen Torrijosek bere agintaldiaren hasieratik, eta 1973. urtean [[Nazio Batuen Segurtasun Batzordea]]ren aldeko erantzuna jaso zuen, [[Estatu Batu]]ek kontrako botoa eman bazuten ere. 1977. urtean, Estatu Batuetako lehendakari [[Jimmy Carter]]ekin negoziazio-prozesu luzea eraman zuen aurrera; negoziazio horien arabera, [[2000]]. urterako panamarren mende egongo zen ubidea. 1978. urtean uko egin zion lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkezteari, eta [[1981]]. urtean hil zen hegazkin-istripu batean.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
 
{{DEFAULTSORT:Torrijos, Omar}}
[[Kategoria:1929ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1981eko heriotzak]]