Jean Hiriart-Urruti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
 
 
== Hiriart-Urruti eta Eskualduna astekaria ==
== Lanak ==
Hiriart-Urrutik euskal kazetaritzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan ren irakurle nagusi: euskal [[nekazari]] [[kristau]]a. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea, [[laborantza]], hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.
 
Dena den, aipagarria da lexikoari ezezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: euskal kazetaritzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izateraren kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-UrrutykUrrutik badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena euskal kazetari trebatugabeak. Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.
 
Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko. [[Lehen Mundu Gerra]]n zirelarik [[Jean Saint Pierrek-Pierre]]k, [[Jean ElissaldekElissalde]]k eta [[Jean Etxepare Bidegorri|Jean Etxepare]] medikuak [[Ardenne|Ardenetako]] frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.
 
Estilo aldetik, euskara landua baina xehea, argia zerabilen Hiriart-Urrutik, doi-doi irakurtzen zekiten laborariek soberako nekerik har ez zezaten. Idazkera bizi eta indartsukoa, [[lapurtera]] zerabilen batez ere.
 
== Idazlanak ==
Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten bi liburu eman dira argitara: ''Mintzaira, aurpegia: gizon!'' (1971), eta ''Zezenak Errepublikan'' (1972).