Downpatrick: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
| sorrera =
| altuera =
| irudia = MarketDownpatrick Streetview (02), DownpatrickAugust 2009.jpgJPG
| azalera =
| biztanleria = 10.316
36. lerroa:
|}}
 
'''Downpatrick''' ([[eskoziera]]z:''Dounpatrick'', [[irlandera]]z: ''Dún Pádraig'', [[euskara]]z "[[San Patrizio|Patricken]] [[gotorleku]]a") [[Ipar Irlanda]]ko [[Downeko konderria]]n kokatzen den udalerria da, [[Belfast]] hiriburutik 33 kilometro hegoalderuntz dagoelarik. Down konderriko hiriburua da eta [[San Patrizio]] santuarekin lotura estua duen historia oparo eta zabala du. [[2001]]eko erroldaren arabera udalerri honek 10.316 biztanle zituen. Downpatrick udalerria Down konderriko Kontseiluaren egoitza da.
 
== Etimologia ==
[[Irlandera]]zko ''Dún Pádraig'' izenak "[[San Patrizio|Patricken]] [[gotorleku]]a" esan nahi du. Izen hau du San Patrizio bertan hobiratu zutelako 461 urtean.
 
== Geografia ==
Glaziazio garaian sorturiko [[drumlin]] artean dago. Drumlin hauek izotzaren azpian gelditu ziren muino borobilduak dira. Hriaren ipar-ekialdean dagoen zingira eremua itsas maila baino 1'3 metro beherago dago eta hau da [[Irlanda]] uharteko punturik baxuena.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Ballynoe (25), September 2009.JPG|thumb|left|200px| Ballynoeko harrespila]]
[[Brontze Aro]]ko bi etxe borobil aurkitu dira eta [[Neolito]] garaiko aztarnak ere badaude.
 
Irlandako hiri zaharrenetakoa da, [[Klaudio Ptolomeo]]k 130 urtean jadanik aipatu baitzuen ''Dunum'' izenarekin. Bertakoa zen Dál Fiatach dinastia Ulsterko errege bihurtu zenean erresumaren egoitza Downpatricken ezarri zen eta bertatik agindu zuten erregeek mendeetan zehar.
 
Gotorlekua bazuen ere, hiri irekia zen Downpatrick eta John de Courcy anglo-normadiarrak ez zuen arazo handirik izan hiriaz jabetzeko. Ulsterreko erregea zen Rory MacDonlevy kanporatua izan zen orduan. 1260an iralnadrrak herria berreskuratzen saiatu ziren Brian O'Neill buru zutela, baina galtzaile atera ziren eta Brian O'Neill bera guduan hil zen gainera. 1567an Shane O'Neill irlandarra jabetu zen hiriaz baina ingelesek berehala berreskuratu zuten.
 
XVIII mendean Edward Southwell I.ak eta II.ak hiriari garapen handia emanzioten, kaleak birdiseinatuz eta zolatuz, nasak eraikiz eta georgiar estiloko etxe ederrak altxatuz.
 
== Ondasun nabarmenak ==
* '''Downeko katedrala:''' XII mendeko katedrala 1245ean suntsitu zuen lurrikara batek. Ondoren egin ziren tenpluak ere sarritan suntsitu ziren borrokak zirela eta. Dorre zirkular batek 1790 arte iraun zuen, baina ordurako aztarnak baino ez ziren gelditzen. Gaur egun dakusagun katedral gotikoa 1818an eraiki zen eta dorrea 1826an gehitu zitzaion. Azpian hobiratua dago San Patrizio.
* '''Ballynoeko harrespila:''' Downpatricketik lau kilometro hegoaldera dagoen Ballynoe herriko [[harrespil]]a da.
* Inch abatetxea: XII eta XIII mende arteko abatetxe zistertarraren aztarnak.
* Quoile gaztelua: XVI mendeko dorretxearen aztarnak.
 
== Jaialdiak ==
Martxoaren 17an San Patrizio eguneko jaialdia izaten da, bere hilobirako erromesaldiarekin batera. Hainbat ekitaldi izaten dira, ezagunena karrozen desfilea da.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
Irudi:Down Cathedral - geograph.org.uk - 1773667.jpg|Downeko katedrala
Irudi:St Patrick's grave^ - geograph.org.uk - 172267.jpg|San Patrizioren hilobia
Irudi:Inch abbey near Downpatrick - geograph.org.uk - 740083.jpg|Inch abatetxearen aztarnak.
Irudi:Quoile Castle, geograph.jpg|Quoile gazteluaren aztarnak.
Irudi:St Patricks Day Inter Church Procession, Downpatrick, March 2010 (03).JPG|San Patrizio eguneko prozesioa.
Irudi:St Patricks Day, Downpatrick, March 2011 (078).JPG|San Patrizio eguneko desfilea.
Irudi:St Patricks Day, Downpatrick, March 2011 (057).JPG|San Patrizio eguneko desfilea.
Irudi:St Patricks Day Parade, Downpatrick, March 2010 (26).JPG|San Patrizio eguneko desfilea.
Irudi:St Patricks Day Parade, Downpatrick, March 2010 (33).JPG|San Patrizio eguneko desfilea.
Irudi:St Patricks Day Parade, Downpatrick, March 2010 (47).JPG|San Patrizio eguneko desfilea.
</gallery>
 
== Kanpo loturak ==