Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
[[Fitxategi:Jean Hiriart Urruty-Euskalduna aldizkarian argitaratutako pasarte bat.png|thumb|Jean Hiriart-Urruti: ''[[Euskalduna]]'' aldizkarian argitaratutako pasarte bat]]
[[Larresoro]]ko apaizgaitegian eta [[Baiona]]n egin zituen eliz ikasketak. Larresoroko irakasle izendatu zuten 1881. urtean, eta apaiz egin zen hurrengoan. ''[[Eskualduna]]'' astekariaren sortzaile (1887) eta zuzendari izateaz gainera, artikulu ugari idatzi zuen bertan. [[Lapurtera]]z idazten zuen, [[behe-nafarrera]]rekin osatuz. 1907an Hazparneko kalonje izendatu zuten, [[Gratien Adema]]ren lekua betetzeko.
 
 
== Lanak ==
Hiriart-Urrutik euskal kazetaritzara dakarren ekarpena nabaria bezain indartsua da. Alde batetik, garbi du zein behar duen izan ren irakurle nagusi: euskal [[nekazari]] [[kristau]]a. Honen eguneroko gaiak izango dira astekariak jorratuko dituenak, hots, bizipidea, [[laborantza]], hazkuntza, merkatua, haurren irakaskuntza… Bestalde, lehen egunetik daki zer euskaratan eman behar diren berriok. Eskuara garbiz izkiria dezagun gaztigatuko du. Baina Hiriart-Urrutirentzat honek ez du esan nahi euskarak frantsesetik hartutako hitzak baztertu behar dituenik. Hauek ere sartzen ditu, gatz berezirik badute.
 
Dena den, aipagarria da lexikoari ezezik joskerari ere eskainiko dion arreta. Hitz bitan: euskal kazetaritzaren oinarriak ezartzen ari ziren haien baitan oso garbia da lehenak izateraren kontzientzia. Euskal irakurleari mundua asaldatzen duten gaien berri emateak handia du ardura, eta Hiriart-Urrutyk badaki hizkuntzarekin duela arazorik handiena euskal kazetari trebatugabeak.Egiteko dagoen mundua da orrialdeetara ekarri nahi duena.
 
Alde honetatik, ezin aipatu gabe utzi Hiriart-Urrutik egin zuen ahalegina kronika euskal prentsara ekartzeko. [[Lehen Mundu Gerra]]n zirelarik Jean Saint Pierrek, Jean Elissaldek eta Jean Etxepare medikuak Ardenetako frontean idatzi eta Eskualdunako harpidedunek irakurri ahal izan zituzten lerroak arras gogoangarriak dira.
 
Estilo aldetik, euskara landua baina xehea, argia zerabilen Hiriart-Urrutik, doi-doi irakurtzen zekiten laborariek soberako nekerik har ez zezaten. Idazkera bizi eta indartsukoa, [[lapurtera]] zerabilen batez ere.
 
Hiriarten idazki hautatuak biltzen dituzten bi liburu eman dira argitara: ''Mintzaira, aurpegia: gizon!'' (1971), eta ''Zezenak Errepublikan'' (1972).
 
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=20112012/1209/2730}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
28.573

edits