Wexford: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
44. lerroa:
[[Vikingo]]ek sortu zuten 800 urtearen inguruan. Hiru mendetan hiri vikingo askea izan zen. 1169an [[Leinster]]reko [[Diarmait Mac Murchada]] erregeak eta Robert Fitz-Stephen normandiarrak setiatu egin zuten. Norvegiarrek gogor borrokatu bazuten ere azkenean errenditu beharra izan zuen.
 
1649an eta [[1798ko Irlandako matxinada|1798an]] britainiarren aurkako matxinadak ezagutu zituen. Bietan galtzaile atera ziren eta zigor bezala lehenengoan hiria harpilatua izan zen eta bigarrenean leqalisteklealistek masakre handia eragin zuten matxinoak zubian exekutatzean.
 
Mendeetan zehar itsasportu garrantzitsua izan bazen ere XX mendean gainbehera etorri zitzaion areazko barraren aldaketa ugariak zirela eta. Horregatik kai berria eraiki zuten hiritik 20 kilometro hegoaldera dagoen [[Rosslare]] herrian.