Foliazio (geologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|200px|Filita arroka metamorfikoak foliazio estua du '''Foliazioa''' arroka metamorfikoen barnean dauden geruzapenak dira, latinezko ''folia...
(Ez dago alderik)

00:06, 8 urtarrila 2007ko berrikusketa

Foliazioa arroka metamorfikoen barnean dauden geruzapenak dira, latinezko folia, hostoa hitzatik datorrena. Indar konpresibo handiak daudenean norabide horrekiko elkartzut berkristalizazioa gertatzen da. Honek kristal luzeak sortzen ditu, mika eta klorita kasu. Honen emaitza arroka bandeatu edo foliatuak sortzea da, kolore ezberdinetako bandak sortuz.

Filita arroka metamorfikoak foliazio estua du

Testurak foliatu edo ez-foliatu kategoriatan banatzen dira. Arroka foliatua izango da jasandako estresaren arabera, batzuetan cleavage bat sortu. Arroka ez-foliatuek ez dute planurik.

Arrokek presioa leku guztietatik jaso badute edo mineralek ez badute hazkuntza berezirik berez, ez dira foliatuak izango. Arbelak oso kristal txikiak ditu, Filitak handiagoak, eskistoek handiagoak eta gneissak oso handiak. Marmolak, adibidez, ez du foliaziorik eta horregatik oso erabilia da eskulturan eta arkitekturan.

Beste metamorfismo mota bat kimikoa da, mineralen artean gertatzen dena urtze-partzialik gabe. Prozesu honetan atomoen elkartrukea dago eta mineral berriak sortzen dira. Tenperatura altuko hainbat erreakzio gertatzen dira eta bakoitza tenperatura konkretu batean gertatzen denez oso erraza da jakitea zein tenperatura egon den emaitzak ikusita.

[Metasomatismo]]a metamorfismoan gertatzen diren aldaketa kimiko handien izena da inguruan dauden beste arroka batzuen elementu kimikoen sarrera dela eta. Urak elementu horiek distantzia handietara eraman ahal ditu. Hau dela eta arroka batek metamorfismoa izan ostean euren elementuak hasieratik zegoenatik aldatzen dira.

Ikus, gainera