Toledoko Santa Maria Katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (Bot: modificadas en:Cathedral of Toledo a en:Toledo Cathedral
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
32. lerroa:
[[Fitxategi:Catedral toledo224.jpg|thumb|250px|Katedralaren oinplanoa.]]
 
Toledoko hiria [[Alfontso VI.a Gaztelakoa]] erregeak konkistatu zuen [[1085]]ean. Hiria odolik isurtzeko beharrik izan gabe ematea posible egin zuten [[kapitulazio]]etako puntu bat errege honek gurtza eraikinak, musulmanen zein kristau-[[mozarabiar]] biztanleria handiaren erlijioa eta ohiturak errespetatu eta kontserbatzeko egin zuen promesa izan zen, eta, jakina, horien artean meskita nagusia zegoen. Handik gutxira, erregeak Estatu kontuengatik alde egin behar izan zuen, hiriko agintari bezala bere emazte Konstantza eta [[San Benitoren errege monasterioa (Sahagun)|Sahagun]]eko monasterioko abadea zen [[Bernardo Sediracekoa]] (edo Bernardo [[Cluny ordena|Clunykoa]]) geratu ziren, azken hau Toledoko [[artzapezpiku]] kargura goratua izan zena. Bi pertsona hauek, elkar hartuta eta erregea ez zegoela probestuz [[Juan de Mariana]] abadeak ''Espainiako Historia Orokorra'' izeneko bere lanean kontatzen duenaren arabera, matxinada bat, inork nahi ez zuen altxamendu bat eta konkistatu berria zen hiriaren hondamena eragiteko zorian utzi zuen zoritxarreko gertakari bat protagonizatu zuten.
 
Kontua honako hau izan zen: [[1087]]ko [[urriak 25]]ean, artzapezpikuak (Konstantza erreginarekin adostuta), meskitaren barrutia indarrez hartzeko jende armatua bidali zuen. Jazoera honen ondoren behin-behineko aldare bat ezarri zuten eta alminarrean [[kanpai]] bat jarri zuten kristau ohitura jarraituz "Mahomaren legearen zikinkeriak jaurtitzeko". Juan de Marianak dioenez, gertatutakoa jakindakoan Alfontso VI.a horrenbeste haserretu zen ezen erregina eta artzapezpikua ere ez zirela hura baretzeko gai izan eta gertakari horretan zerikusia izan zuten ia guztientzat heriotz zigorra agindu zuela. Elezaharrak dioenez musulmanak izan ziren bakea lortzeko benetako bitartekariak, Abu Walid negozialari eta [[alfaki]]arekin, nork erregeari usurpazioa legitimotzat onartzen zutela zioen tolerantziazko mezu bat eraman zion. Keinu hau gogoratu eta eskertzeko, XV. mendeko [[katedraleko kapitulu]]ak omenaldi bat eskaini zion eta bere irudia enkargatu zuen kapera nagusiko zutabeetako batean jartzeko, honela bere oroitzapena betikotuz. Gertakari hau ez dago dokumentatua eta arte historialari askok irudi horretan musulman itxurako apaiz bat ikusten dute. Gertakari haren ondorio bezala toledotar meskita sagaratua geratu zen eta katedral kristau bihurtua, bere egituran ia aldaketarik egin gabe.