Didaktika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: et:Didaktika
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Poliedres polydron.JPG|thumb|right|300px|'''Didaktika''' ikasketa-prozesuan erabiltzen diren praktiken multzoa da. Irudian, haur batzuek [[geometria]] ikasteko darabilten [[jostailu didaktiko]]ak agertzen dira.]]
 
'''Didaktika''' [[hezkuntza]]ren teknikak eta praktikak aztertu eta garatu egiten dituen [[pedagogia]]ren arloaarlo aplikatua da, pedagogiak emandako teoria eta helburuei jarraiki. '''Didaktiko''' izenondoak ikaskuntzarako egokia den prozedura edo materialari egiten dio erreferentzia. Pedagogiak hezkuntza sistema osotu moduan aztertzen duen arlo teorikoa izanik, didaktikak zehaztu egiten ditu ikasketa- eta irakaskuntza-prozesurako egokienak diren metodoak eta baliabideak. Didaktikak bi ikuspegietatik azter daiteke: ikuspegi estatiko eta deskribatzaile batetik, aztertu soilik egiten ditu ikasketa-irakaskuntza praktika zehatzak; ikuspegi dinamiko, aktibo eta eragile batetik, berriz, didaktikak garatu egiten ditu praktika horiek, ikasketa-prozesurako proposamenak eginez eta erabakiak hartuz, pedagogia-sistemak ezarritakoari jarraiki.
 
Bere baitan arlo ezberdinak biltzen ditu didaktikak, ikaslea nor den eta irakatsi beharrekoa zer den. Horrela, [[didaktika orokor]]rak ikasketa-irakaskuntza prozesu orotan jarraitu beharreko metodoak biltzen ditu. [[Didaktika diferentzial]]ak ikasleen ezaugarriei eta egoerei buruz aztertzen du hezkuntzaren praktika. [[Didaktika berezi]]ak ikasi beharreko gaiari buruz ikertzen ditu praktika zehatzak ([[matematikaren didaktika]], esaterako). Azkenik, [[didaktika teknologiko]]ak ikasketan erabilitako baliabide teknologikoak aztertzen ditu.