«Motoziklismo»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
== Motocrossa ==
[[Irudi:MotoX racing edit.jpg|thumb|right|300px|Motocross lasterketa]]
 
'''Motocrossa''' asfaltaturik gabeko zirkuitu itxitan edo zalaietan zehar praktikatzen den motoziklismo modalitatea da. Izena "motorcycle" eta "Cross Country" hitzen kontrakziotik dator. Askotan '''MX''' edo '''MotoX''' bezala ezagutzen da. Aurreko kategoriekin dagoen desberndintasunik nabariena zirkuituetan dago. Hauek, lokatzez beteak egoteaz aparte, pilotuak gainditu beharreko saltu eta beste oztopo ugariz josiak baitaude. Honek motor ezberdinak erabiltzea dakar. Suspentsio luze eta takodun gurpilen erabilpena dira haien ezaugarririk nabarienak. Motorrak, beste modalitateetan bezala kategoria ezberdinetan banatzen dira: MX1, MX2, MX3, dira garrantzitsuenak. Zilindradaren arabera eginiko sailkapenak dira.
 
 
*'''Supermotard'''. Asfaltuzko zirkuituetan korritzen diren lasterketak dira. Erabilitako motorrak motocrossean erabilitakoen antza dute baina neumatiko leunak erabiltzen dituzte kurbetan erraz irristatzea baldintzatuz.
 
*'''Freestyle'''. Modalitate honetan ez dago lasterketarik. Saltu exibizioak dira non pilotuak airean egiten dituen mugimenduen arabera epaile talde batek puntuazioa jartzen duen. Txapelketa mota hau dexente berria da garai bateko motorrek ez baitzuten salto handiak egiteko indarrik.
 
== Triala ==
 
'''Triala''' motoziklismo motarik ezberdinena da. Ez dira lasterketarik egiten ezbaitira abiadurazko probak. Txapelketa honen helburua oztopo batzuk ahalik eta akatsik gutxienekin gainditzea da. Motor oso bereziak dira. Txikiak eta takodun gurpil oso zabalak dituztelarik. Gainera ez dute esertzeko toki aproposik, pilotua oreka mantentzeko ahaleginetan, zutik ibiltzen baita.
 
Probak kirol pabiloi haundietan edota arkaitzdun zonalde naturaletan ospatu ohi dira, "indoor" eta "outdoor" izenez ezagutzen direlarik. Horrela sailkatuta bi munduko txapelketa ezberdin daude, garrantzi gehien daukana bigarrengoa izanik.
 
 
== Rallyak ==
 
 
 
[[Kategoria:Motoziklismoa]]
76

edits