Ireki menu nagusia

Aldaketak

36 bytes added ,  Duela 7 urte
 
== Belarriaren funtzionamendu orokorra ==
Soinuaren hautemateari [[entzumen]]a deritzo. [[Soinu]]a airean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria soinua atzematen duen organoa den arren, burmuina[[burmuin]]a eta [[nerbio-sistema zentral|nerbio-sistema zentrala]] dira "entzuten" dutenak. Soinu-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.
 
[[Fitxategi:HumanEar.jpg|thumb|left|400px|Giza belarriaren anatomia ([[entzunbide]]a handitu egin da irudian)]]
Belarriaren kanpoko aldeak soinua biltzen du. Soinu-presio hori anplifikatu egiten da [[erdiko belarri]]an eta, [[barne belarri]]ra igarotzean, animalia lurtarretan, airetik ingurune likidora igarotzen da. Izan ere, barne belarria, [[hezur tenporal]]ean txertaturik dagoena, barrutik likidoz beterik dago, eta [[zelula ziliatu]]z jositako [[epitelio]] sentsoriala dauka. Zelula hauek zilio mikroskopikoak fluidoan sartuta dauden proteina-[[harizpi]]ak dira. Zelula hauek kitzikatzen direnean, [[neurotransmisore]] kimiko bat askatzen dute. Soinu-uhinak fluidoan barrena higitzen dira harizpiak bultzatuz, eta bultzada aski sendoa bada, neurotransmisorearen askapena gertatzen da. Mekanismo horren bidez, soinu-uhinak [[nerbio-kinadabulkada]] bihurtzen dira.
 
{{Giza gorputza}}
9.772

edits