Erexkigal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Ereshkigal''' inframunduko jainkosa da sumeriar-akadiar mitologian. Bere ezkontidea den Nergalekin batera inframundua gobernatzen du. Anuren alaba eta [[Is...
(Ez dago alderik)

15:56, 19 iraila 2012ko berrikusketa

Ereshkigal inframunduko jainkosa da sumeriar-akadiar mitologian. Bere ezkontidea den Nergalekin batera inframundua gobernatzen du. Anuren alaba eta Ishtarren ahizpa da, eta antzina zeruko jainkosa bat zen. Alabaina, Kur dragoiak harrapatu zuen eta inframundura eramana izan zen, non bertako erregina izatera pasa zen.

Nergal eta Ereshkigali buruzko elezaharra

Elezahar ezagunak, hau ere zeruko jainkoa zen Nergali inframundura joateko esan ziotela dio. Han ezagutu zuen Ereshkigal eta elkar maitemindu ziren. Elkarrekin 6 egunez egon ziren, horiek amaitu ondoren Nergalek ixilpean ihes egin zuelarik zerura itzultzeko. Ereshkigalek, galeragatik desesperatua eta haserre, Anu berriz bere erresumako biztanle guztiak bueltan bidaltzeaz hildakoak bizidunak baino gehiago izan arte mehatxatu zuen, Nergal itzuli eta betierekotasun guztirako bere maitale bihurtu ezean.

Mehatxuarekin haserre, Nergal berriz jeitsi zen inframundura, berau ixten zuten zazpi ateak hautsiz, eta Ereshkigali aurre egin zion. Bertsio baten arabera, Nergalek tronutik ileetatik kanporatu zuen eta burua moztu nahi izan zion. Horren aurretik, baina, Ereshkigalek bere maitasuna adierazi zion, eta hildakoen erresuma bere ezkontide bezala banatzea eskaini zion. Nergalek onartu egin zuen, eta ordutik elkarrekin gobernatu zuten inframunduan.