Hertzainak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
| diskoetxeak = [[Soñua]], [[Oihuka]]
| webgunea =
| taldekideak = [[Josu Zabala Ajuriagerra]] </br> [[Iñaki Garitaonaindia|Gari]] </br> Enrique ''Kike'' </br> Txanpi </br> Tito </br> Kurro </br> Delfo
| lehenagoko taldekideak = [[Xabier Montoia]] ''Gamma''
}}
18. lerroa:
[[1981]]eko [[abenduaren 31|gabon zahar gauan]] estreinatu ziren [[Gasteiz]]en. [[The Clash]] taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan [[punk]]aren probokazioa [[ska]] eta [[reggae]] erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] egoera sozio-politikoa islatuz. Esate baterako, ''Pakean utzi arte'' kanta, Javier San Martin Goikoetxea ''Piti'' [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomo Antikapitalistetako]] kide zenduari eskeinia zegoen, musika taldearen laguna baitzen.
 
Hasierako taldekideak [[Josu Zabala Ajuriagerra]], Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. [[1982]]ko udan, [[Xabier Montoia]] "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean. [[1993]]an, taldeak agur esan zuen, Donostiako Anoeta kiroldegian eskainiriko emanaldian. Oraindik, taldekide batzuek bakarka kantatzen jarraitzen dute: Txanpi [[Doctor Deseo]] taldean, Gari bakarka eta Josu Zabala Ajuriagerra [[Zazpi Eskale]] eta [[Gu eta Gutarrak]] taldeetan.
 
== Taldea ==
25. lerroa:
Garaiko beste musika taldeen antzera, Ingalaterrako punk mugimendua izan zuten abiapuntu eta eredu Hertzainak taldea sortzeko unean. Rock&rolla eta euskal giroa elkartu nahi zituzten, eta musika eta hitzak erabilitako formula. Testuinguru politikoak garrantzi handia izan zuen taldearen sorreran, eta lehen garaiko kantuen hitzek ere norabide horretan jotzen zuten: kaleko giroa islatu, Poliziaren errepresioa salatu eta batzokietako jelkideen kontra jo zuten, besteak beste.
 
[[Josu Zabala Ajuriagerra]] eta [[Xabier Montoia]] izan ziren taldearen sortzaileak, eta haiek mamitu zuten lehen urteetan Hertzainak-en izaera. Lehen uneko taldekide aldaketak izan ondoren, honako hau izan zen 1981eko Urtezaharrean taula gainera igo zen taldea: Xabier Montoia Gamma (ahotsa), Josu Zabala Ajuriagerra (baxua), Kike Saez de Villaverde (gitarra), Curro (bateria), Tito Aldama (saxofoia) eta Delfo (gitarra). Taldearen inguruan ibili ziren Gerardo Pozo Gene gazte gasteiztarra eta [[Karra Elejalde]] aktorea ere.
 
Lehen emanaldiak egin eta gero, taldean aldaketa nabarmenak gertatu ziren. Curroren ordez, Luis Javier Saiz Txanpi sartu zen bateria astintzera, eta Delfok ere taldea utzi zuen. Aldaketa nabarmenena 1983ko irailean izan zen, Xabier Montoia taldetik kanpo geratu eta gero ([[M-ak]] taldean agertuko zen geroago). Horrela, hilabete batzuk abeslari finkorik gabe aritu eta gero, Iñaki Garitaonandia "[[Gari]]" sartu zen abestera. Legazpiko Ziper taldeko abeslaria zen Gari orduan.
51. lerroa:
Taldea desegiteko erabakia hartua zuten [[Denboraren orratzak]] (Oihuka, 1992) grabatu zutenean -izenburua esanguratsua zen-. Lehen aldiz Garik parte hartu zuen hainbat kanturen konposizioan ("Bihurtuko zara, txo", "Zoratzen ari naizela"...), geroago hartuko zuen bakarkako bidea iragarriz, eta The Clash taldearen "I fought the law" euskarara ekarri zuten.
 
Euskal merkatuaren txikitasuna eta kanpora ateratzeko zailtasunak aipatu zituen taldeak desegiteko arrazoi gisa. Josu ZabalarenZabala Ajuriagerraren hitzetan, «gurea gora egiterik ez izatera kondenaturik dagoen istorioa da».
 
Taldeak, agur esateko, kontzertu bira antolatu zuen Euskal Herritik barna, eta azken emanaldiak Iruñean (Anaitasuna kiroldegian), Gasteizen (bi egunez El Elefante Blanco aretoan), Donibane Garazin, Bilbon (Casilla kiroldegian) eta Donostian (Gaska kiroldegian). 1993ko urtarrilaren 24an, Donostiako azken kontzertuan, lagun ugari izan zituzten taula gainean: Ruper Ordorika, Evaristo (La Polla Records), Mahoma (RIP), Tito Aldama, Bixente Martinez ([[Izukaitz]], [[Oskorri]], [[Hiru Truku]]), [[Xabier Amuriza]], [[Jon Sarasua]], [[Maialen Lujanbio]] eta [[Jon Maia]] bertsolariak, txistulariak, dultzaineroak... Festa giroa nagusitu zen taldearen agurreko kontzertu ofizialean. Hilabete batzuk geroago, ordea, urrian, Kubari elkartasuna adierazteko kontzertu bat egiteko elkartu zen Hertzainak laukote moduan. Hori izan zen Gasteizko banda taula gainera igo zen azken aldia.
 
Josu Zabala Ajuriagerra izan zen Hertzainak-eko burua. Harenak izan ziren taldea sortu zenetik 1990. urtera arteko melodia guztiak. Abestien hitzak, ordea, hainbaten artean sortu ziren: Xabier Montoia, Gerardo Pozo Gene, Curro, Bego, Karra Elejalde, Javi Okendo ([[Potato]] taldeko kidea), [[Josu Landa]], Josu Zabala bera... Bitxia bada ere, horietako hainbat gaztelaniaz sortu ziren, eta gero euskarara itzuli zituzten. "Salda badago" kantuaren kasua da, esate baterako; Karra Elejalderen jatorrizko bertsioan, "Hay caldo" izenburua zuen.
 
Musikan bezala, hitzetan ere garapena gertatu zen urteak pasa ahala. Lehen hiru diskoetako kantuen eduki kritiko, adarjotzaile eta errebeldeek lekua utzi zieten intimismoari eta barne gogoetari, Amets prefabrikatuak-etik aurrera. Hala ere, taldeak beti jakin zuen hitza eta musika uztartzen eta, batez ere, lelo egokiak sortzen eta ereserki bihurtuko ziren esaldiak borobiltzen.
62. lerroa:
 
== Taldekideak ==
* [[Josu Zabala Ajuriagerra]]: konpositorea, [[baxu]]-jotzailea eta [[trikitilari]]a
* [[Iñaki Garitaonaindia|Gari]]: abeslaria, [[gitarra]]-jotzailea
* Enrique "Kike": [[gitarra]]-jotzailea