The Dubliners: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
'''The Dubliners''' [[Irlanda]]ko talde beterano eta emankorra da, [[folk musika]] estilokoa, [[1962]]an [[Dublin]]en sortutakoa.Talde bezala bere hasierako emanaldiak [[Dublin]]go [[O'Donoghue's Pub]] tabernan eman zituzten. Beren izena [[James Joyce]] idazlearen [[Dublindarrak]] ("Dubliners") eleberriaren izenburutik hartu zuten.
 
[[2006]] arte 41 disko kaleratu dituzte. [[2007]]an, parte hartu dute [[Bilbo Hiria Irratia]]ren 10. urteurrenean, [[Kafe Antzokia]]n ([[Bilbo]]) kontzertua emanez. Eta [[2008]]ko [[azaroaren 5]]ean, toki berean, [[Ronnie Drew]] hildako kantariari omenaldia egin zioten, bertan Phelim Drew semea, musikari eta aktorea, Antonio Breschi ("Nomadic Piano"), Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, [[Josu Zabala Ajuriagerra]], [[Jose Angel Irigaray]] eta [[Benito Lertxundi]] egon zirelarik.
 
== Taldekideak ==