Izarretako Flota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Star Trekeko fikziozko unibertsoan '''Federakuntzaren Izarretako Flota''' edo soilik '''Izarretako Flota''' Planeta Elkartuen Federakuntza indar esploratzaile eta militar...
(Ez dago alderik)

18:10, 14 iraila 2012ko berrikusketa

Star Trekeko fikziozko unibertsoan Federakuntzaren Izarretako Flota edo soilik Izarretako Flota Planeta Elkartuen Federakuntza indar esploratzaile eta militarra da, honen gobernuaren mende dagoelarik.

Izarretako Flotak bere egungo konfigurazioa 2161ean hartu zuen, Federakuntza sortu zenean. Aginte katea Lurreko Izarretako Flotaren herentzia izan zen, XXII. mendearen lehen erdian eratu zena Lur Bateratuaren (Lurraren egoera politikoa estatu bakar bezala, 2113 eta 2150 artean sortu zena) lehen esplorazio bidaia tripulatuen ondorio bezala. Izarretako Flotarekin batera Izarretako Flotaren Akademia ere sortu zen, ondoren ofizial bezala onartua izateko prestatzeko goi eskola. Bere leloa, latinez, Ex Astris, Scientia (Astroetatik, jakintza) da.

Izarretako Flotaren egoitza nagusiak Kaliforniako San Francisco hirian daude, Presondegi Eremuan, gaur egun Lucasfilm Ltd.en bulego nagusiak dauden tokian.