Sisifo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sisyphus by von Stuck.jpg|thumb|Sisifo [[Averno]]an, [[Franz von Stuck]]en margolana.]]
'''Sisifo''' ([[antzinako greziera]]z: Σίσυφος), [[Greziar mitologia]]n, [[Eolo]] eta [[Enarete]]ren semea eta [[Merope]]ren senarra zen. [[Efira]]ko ([[Korinto]]ren antzinako izena) fundatzailea eta erregea izan zen.
 
[[Merkataritza]] eta nabigazioa sustatu zituen, baina zeken eta gezurtia zen. [[Homero]]ren garaitik gizonik maltzurrena izatearen ospea zuen. [[Tanatos]] bila joan zitzaionean, Sisifok girgiluz lotu zuen eta ez zen inor hil, harik eta [[Ares (mitologia)|Aresek]] Tanatos askatu zuen arte.
 
Sisiforen amarruak, ordea, ez ziren horretan amaitu. Hil aurrean, hilen alde eskaini ohi zen oparia ez emateko eskatu zion emazteari. Geroago, infernuan zegoela, emaztea bere eginbeharrak ez zela egiten ari kexatu zen eta [[Hades]]ek etxera joateko baimena eman zion. Baina, behin Korintora iritsita, uko egin zion azpimundura itzultzeari eta [[Hermes]]ek bortxaz eraman behar izan zuen.
 
Infernuan harritzar bat maldan gora eramatera zigortu zuten. Malda oso pikoa baitzen, gailurrera iritsi baino lehenago harria gainbehera amiltzen zitzaion eta Sisifok behin eta berriz hasi behar izaten zuen.
 
Sisifo mitologia grekoko pertsonai bat da. Honek fama txarra zeukan, izan ere, Greziako pertsona maltsurrenetarikoena zen, horregatik, eta Zeus-en hitza faltatu ostean, infernura bidali zuten. Bertan harri erraldoi bat bultzatu behar zuen, baina mendi puntara heltzen zenean harria jausi egiten zitzaion eta berriro bultzatu behar zuen.