Burgesia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.2) (robota Erantsia: ml:ബൂര്‍ഷ്വാസി
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nová radnice (New townhall), Náchod - details 02.JPG|thumb|300px|Burgesiaren irudikapena.]]
[[Soziologia]]n eta [[politika zientzia]]n, '''burgesia''' [[historia]]n izandako zenbait gizarte talde izan dira. Mendebaldean, [[XVIII. mendea]]ren bukaeratik [[gaur egun]]era arte, burgesia [[kapital]]a duen [[gizarte-klase]]a da eta, hori zela eta, [[kultura]] monopolizatu duena. Bere kideak burgesak edo kapitalistak dira. Adiera zabalean, maila ekonomiko altua duen gizarte-klasea ere bada.
 
Zenbait ikerlarik burgesiaren jatorria erromatarren garaiko udal antolakuntzan jartzen badute ere, erakundea [[Erdi Aroa]]n sortu zen. Erdi Aroan, lana, heziketa eta kapitalaren bidez eskuratzen zuten botere sozial eta ekonomikoa burgesek, jaiotzaren bidez lortzen zuen [[aristokrazia]]k ez bezala. Garai hartako eskulangileak eta merkatariak gazteluen inguruan bildu eta, [[feudalismo]]aren bukaeran, [[Burgu (hirigintza)|burgu]] izeneko herri-zabalpenak sortu zituzten; hain zuzen, hortik datorkio bere izena.