Azpisare-maskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Telle (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Azpisare-maskara''' sareko makina bat zein IP sarean sartzen den ebazteko erabiltzen da. ==Azpisare-maskararen prozedura== IP helbideak azpisare-maskararekin AND eragiketa b...
 
Telle (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
103. lerroa:
 
Sortutako azpisare bakoitzak sare independente bat balitz bezala funtzionatzen du.
 
 
==Azpisare-maskararen ariketak==
 
===Ariketa 1===
150.214.141.0 azpisare helbidea hartzen dugu, 255.255.255.0 C motako azpisare-maskararekin. Egiaztatu ondorengo helbideak zehaztutako sareari dagozkion:
 
:a)150.214.141.32
:b)150.214.141.138
:c)150.214.142.23
 
 
'''1.Pausua''': C motako azpisarearen helbideak diren jakiteko formatu bitarrera bihurtu behar ditugu:
 
:a) 150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.00100000
:b) 150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010
:c) 150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111
 
sarea: 150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000
 
azpisare-maskara:255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
 
 
'''2. Pausua''': IP helbidearen eta azpisare-maskararen zenbaki guztiekin AND eragiketa bat egiten da.
 
 
150.214.141.32 = 10010110.1101010.10001101.10000000
 
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
__________________________________________________
 
150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101.00000000
 
 
Prozedura bera '''bigarren''' helbidearekin:
 
 
150.214.141.138 = 10010110.1101010.10001101.10001010
 
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
 
______________________________________________________
 
'''150.214.141.0 = 10010110.1101010.10001101'''.00000000
 
'''Lortzen dugun emaitzak berdinak direnez gero konputagailu biak sare beran daudela esan nahi du'''
 
 
'''Hirugarren''' helbidea sare honetan dagoen ikusiko dugu, prozedura berdina jarraituz:
 
 
150.214.142.23 = 10010110.1101010.10001110.00010111
 
255.255.255.0 = 11111111.1111111.11111111.00000000
 
______________________________________________________
 
150.214. '''142'''.0 = 10010110.1101010.10001110.00000000
 
 
Ikusten dugun bezala emaitza honek adierazten digu ekipo hau ez dela 150.214. '''141.0''' sarearena, 150.214. '''142'''.0 sarearena baizik.
 
 
==='''Ariketa 2''' ===
 
Aurrekoa erraza zen, pixka bat korapila dezagun ariketa. Demagun gure sarean bakarrik 128 ekipo behar ditugula, eta ez 254 aurreko ariketan bezala. Orduan irtenbide ona litzateke sarea zati bitan banatzea, bakoitza 128 ekipotakoa. Horretarako nahikoa azpisare-maskara aldatzearekin.
 
128 ekipoko azpisare bi sortu nahi baditugu, azpisare-maskaran makina eremuko pisu handieneko bita hartu behar dugu eta aktibatu, “1” bezala jarriz. Honek azpisarea zatikatzen du.
 
azpisare-maskara honela geratzen dela:
 
 
'''255.255.255.128''' = 11111111.11111111.11111111.'''1'''0000000
 
 
Konturatu azken zortzikotearen balioa 10000000 dela, 128 hamartarrean, hain zuzen ere sare bitan zatitzeko behar dugun azpisarearen balioa.
 
 
Orduan 150.214.141.0 sare helbideari aurreko azpisare-maskara berri ezarriz gero bi azpisare edukiko genituzke, bata 150.214.141.0 eta bestea 150.214.141.128. Honela ondorengo IP esparruak sortuko lirateke:
 
:#'''150.214.141.0''' sare helbideko azpisareak 150.214.141. '''1'''-tik 150.214.141. '''126'''-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.127 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.
:#'''150.214.141.128''' sare helbideko azpisareak 150.214.141. '''129'''-tik 150.214.141. '''254'''-rarteko helbideak hartuko lituzke. 150.214.141.255 helbidea difusio helbiderako gordetzen da.
 
 
== Ikus, gainera ==