«Biologia molekular»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
'''Biologia molekularra''' izaki bizidunen oinarrizko molekulak ikertzen dituen biologiaren adarra da. Biomolekula horien egitura eta eginkizun biologikoa aztertzen ditu biologia molekularrak, [[genetika]], [[biokimika]] eta [[fisika]]rekin lotura estuak ezarriz.
 
Biokimikaren lan-eremu bera duela eman lezake, baina biologia molekularrak genetikaren molekulak ([[ADNDNA]] eta [[ARNRNA]]a) ikertzen ditu batik bat, eta baita molekula horiek eta [[proteina|proteinen]] arteko harreman estua ere.
 
Biologiaren adar hau XX. mendearen erdialdean agertu zen, [[James Watson]]-ek eta [[Francis Crick]]-ek ADNarenDNAren egitura fisiko-kimikoa aurkitu zutenean. Geroztik, ADNaDNA bizi-molekula garrantzitsuena bihurtu da, bera baita bizidun guztiengan ([[birus]] batzuetan izan ezik) informazio genetikoa daukana, hots, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den herentziazko informazioaren gordailua.
 
Biologia molekularraren historian hiru mugarri garrantzitsu aipatu behar dira:
 
* ADNarenDNAren egitura molekularraren aurkikuntza (helize bikoitza), Watson-ek eta Crick-ek egindakoa 1953an
 
* [[François Jacob|F. Jacob]]-ek eta [[Jacques Monod|J. Monod]]-ek 1961an proposatutako [[operoi]]aren eredua
 
* 1970. urtetik aurrera [[ingeniaritza genetiko]]a eta ADNarenDNAren birkonbinazio-teknikek ezagutu duten garapena, [[gene]]en klonazioa ahalbidetu duena
 
{{biologiaren adarrak}}