Zentro (geometria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|250px|Zirkuluaren zentroa Geometrian, irudi geometriko baten '''zentroa''' (Grekotik ''κέντρο'') erdigunea...
(Ez dago alderik)

13:47, 11 iraila 2012ko berrikusketa

Geometrian, irudi geometriko baten zentroa (Grekotik κέντρο) erdigunean dagoen puntu bat da.

Zirkuluaren zentroa

Zirkuluak

Zirkuluaren zentroa ertzaren (zirkunferentzia) puntuetatik distantziakidea den puntua da. Era berean, esferaren zentroa gainazalaren puntuetatik distantziakidea den puntua da, eta segmentuaren zentroa bi muturretako erdigunea da.

Irudi simetrikoak

Simetriadun irudi geometrikoetan, simetria zentroa aldatu gabe geratzen den puntua da. Beraz, karratu, laukizuzen, erronbo edo paralelogramo baten zentroa diagonalen ebaki-puntua da, beste propietateren artean, errotazio-simetriak finkatutakoa. Horren antzera, elipsearen zentroa ardatzen ebaki-puntua da.

Hirukiak

Artikulu nagusia: Hiruki zentroak

Hirukiaren kasuan, hainbat puntu dira hiruki zentroak: zirkunzentroa, barizentroa, intzentroa, eszentroa, ortozentroa, bederatzi puntuetako zirkunferentzia. Triangelu aldekidearen kasuan, horiek guztiak (eszentroa izan ezik) puntu bera dira, hirukiaren hiru simetria ardatzen ebaki-puntua, oinarritik erpinerainoko distantziaren heren bat.

Ikus, gainera