5.079
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
'''Elexalde''' [[Ibarrangelu]]ko auzo bat da. Udalerriko auzorik garrantzitsuena da, bertan udaletxea, San Andres eliza, bankua, eta herriaren zerbitzurik garrantzitsuenak kokatzen direlarik. [[Gernika-Lumo]] eta [[Elantxobe]] arteko errepideak bitan banatzen du auzoa. Iparraldean [[Ibinaga]]ko auzoarekin egiten du muga. Herriko antzinako gaztetxea eraitsi ostean, [[2006]]an [[Bizkaiko Foru Aldundia]]k sustaturiko 20 etxebizitza tasatuen eraikuntza hasi zen. Etxebizitza hauek, aparkalekuaren ondoan eraikiko dira eta herriko herritar gazteen artean zozketatuko dira.
== San Andres eliza ==
[[XVI. mende]]an eraikia, kanpaidorrearen gainean bihotz sakratu bat dago. Elizaren barrukaldean, urre koloreko erretablo barroko bat, eta estilo platereskoko egur polikromatuzko erretabloa nabarmentzen dira. [[1980ko hamarkada]]ren amaieran berriztu egin zen barrutik eliza osoa, eta horrekin batera hainbat berrikuntza jarri ziren, berogailu berria esaterako.
{{Ibarrangeluko auzo aurkibidea}}
|
edits