Jean Perrin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
t Jean_Baptiste_Perrin.jpg fitxategia kendu da, Jameslwoodward wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
1. lerroa:
 
[[Fitxategi:Jean Baptiste Perrin.jpg|thumb|alt=|Jean-Baptiste Perrin]]
 
Frantses fisikaria (Lille, 1870 - New York, 1942). Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: ''Rayons catodiques et rayons Roentgen'' (1897); ''Les atomes'' (1921); eta ''Les éléments de la Physique'' (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.