Larizio pinu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
20. lerroa:
 
Kono-itxura biribila du zuhaitzak, eta zuhaitz [[hostoiraunkorra]] da. [[Kareharrizko]] lurzoruak ditu gustuko. Tamaina handiko zuhaitza da, 20-55 m-koa. Enborraren azala zuria eta errauts-kolorekoa da, eta artesi gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala. [[Hosto orrazkara]]k ditu, berde ilunak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binakako taldeetan antolatzen dira. Maiatza-ekainean agertzen dira [[pinaburu]] eta [[polen-kono]] txikiak. Zura nahiko malgua du, eta erretxina dezente izaten du. Urte askoan bizi da (1.000 urteraino). Jaengo Sierra Quesadako ale batzuek, adibidez, Espainiako pinu zaharrenetakoak dira.
 
[[Europa]]ren hegoaldea, [[Espainia]]tik hasi eta [[Krimea]]raino, eta [[Asia Txikia]]n, [[Zipre]]n eta [[Afrika]]ren ipar-ekialdeko [[Atlas]] mendietan bizi da, baina [[Turkia]]n daude espezie honetako komunitate handienak. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki liteke, baina ohikoagoa da 250-1.600 m bitartean ikustea.
 
[[Fitxategi:Pinus nigra cone.jpg|thumb|200px|left|''Pinus nigra''ren polen-konoa]]